Manuel Ancízar
Manuel Ancízar | |||
---|---|---|---|
1861eko azaroaren 23a - 1862ko abenduaren 1a ← José María Rojas Garrido (en) - José María Rojas Garrido (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Fontibón (en) , 1812ko abenduaren 25a | ||
Herrialdea | Kolonbia | ||
Heriotza | Bogota, 1882ko martxoaren 21a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Central Cemetery of Bogotá (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Agripina Samper Agudelo | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Habanako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa, kazetaria, filosofoa, diplomazialaria, abokatua, politikaria eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Kolonbiako Alderdi Liberala |
Manuel Esteban Ancízar Basterra (1812ko abenduaren 25a - 1882ko maiatzaren 21a) kolonbiar abokatua, idazlea eta kazetaria izan zen. 1850ean Komisio Korografikoan sartu aurretik argitaletxe bat eta egunkari bat sortu zituen [1]. Granadineko Konfederazioko Kanpo Arazoetarako 4. idazkaria eta Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko lehen dekanoa ere izan zen. [1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manuel Esteban 1812ko abenduaren 25ean jaio zen Bogotako Fontibonen. Gurasoak José Francisco Ancízar Zabaleta nafarra eta Juana Bernarda Basterra Abaurrea bizkaitarra ziren. 1819an bere aita, Juan José de Sámano y Uribarri Granada Berriko erregeordearen menpe Zipaquiráko korrejidore gisa aritua; Kolonbiako Independentziaren garaian, hiriburutik ihes egin behar izan zuten Espainiako indarrak Boyacako guduan erori eta Simón Bolívar jeneralaren indarrak garaile hiriburuan sartu zirenean. Familia Cartagena de Indiasera heldu zen, Manuelen hiru anai-arreba hil ziren bidaia neketsuan; 1821ean berriro ihes egin behar izan zuten espainiar bastioi hori José Prudencio Padilla López almirantearen esku erori zenean. Ancízar Basterra familiak Kuban lehorreratu zen oraingoan, espainiar kolonia seguru batean, non errefuxiatu gisa egoera oso pobrean egon ziren; bere ama eta geratzen zitzaion anai-arreba bakarra urte gutxira hil ziren. 1832an San Jeronimo Unibertsitatean Zuzenbide zibilean lizentziatu zen eta bi urte geroago Zuzenbide kanonikoan lizentziatu zen. 1857ko uztailaren 4an Agripina Samper Agudelorekin ezkondu zen, José María eta Miguel Samper Agudeloren arreba, biak Kolonbiako idazle eta politikari nabarmenak; elkarrekin bost seme-alaba izan zituzten: Roberto, Pablo, Inés, Jorge eta Manuel. [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ancízar, Manuel. «The Pilgrimage of Alpha (Manuel Ancízar) in the Northern Provinces of New Granada, 1850–51» World Digital Library.
- ↑ «none» Anuario Colombiano de Historia Social y de la Cultura (National University of Colombia) (26–27): 76. ISSN 0120-2456. OCLC .1586457.