Manuel Montero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Montero
Bizitza
Izen osoa Manuel Montero García
Jaiotza Bilbo1955eko irailaren  30a (63 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

Manuel Montero García (Bilbo, 1955eko irailaren 30a) bizkaitar historialaria eta irakaslea da,[1] EHUren errektorea izandakoa 2000 eta 2004. urteen artean. Deustuko Unibertsitatean Historian lizentziatu zen 1977an, eta 1978an irakasle-lanetan hasi zen Unibertsitatean bertan. Doktoregoa ere Deustun lortu zuen (1987), eta hurrengo urtean Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen Historia irakasten, Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean. 1995ean Gaur Egungoko Historiako katedra lortu zuen, eta 1997an Fakultate horretako dekano izendatu zuten. 90. hamarkadan politikagintzan ere aritu zen, besteak beste Democracia Socialista taldean. 2000ko martxoan Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore hautatu zuten. Ermuko Foroaren sortzailea da, eta azken urteetan indarkeriaren aurkako borrokan nabarmendu da.

Historialari eta ikerlari bezala, XIX. mendearen bukaera eta XX.aren hasiera ikertu ditu gehienbat, eta arreta berezia jarri die Bilbo eta Bilboren inguruko herrien garapen industrialari. Hainbat egunkaritan, Bilboko El Correo-n gehienbat, Bilboren historiari eta egoera soziopolitiko orokorrari buruzko artikuluak argitaratu ohi ditu. Liburu asko argitaratu du, Euskal Herriari eta Bilbori buruzkoak gehienbat, besteak beste, Historia del País Vasco: de los orígenes a nuestros días (1995); Historia contemporánea del País Vasco: de las Cortes de Cádiz a nuestros días (1995), Fernando García de Cortázarrekin elkarlanean. Crónicas de Bilbao y Vizcaya izenburupean lau liburu bildu zituen 1997an: El progreso de Bilbao, Acontecimientos decisivos en la historia del País Vasco, Vida cotidiana de los siglos XIX-XX eta Los negocios de Bilbao. 2000. urtean Viaje al país de los vascos. Una historia interminable kaleratu zuen, 1991tik 1999ra idatzitako artikulu eta testuez osatua, Euskal Herriak bizi zuen egoerari buruzkoa. Lan gehiago ere egin ditu; berrienetarikoa: La modernización capitalista. Ciclos económicos y desarrollo empresarial de Vizcaya entre 1891 y 1936 a través de la Bolsa de Bilbao (2005, UPV/EHU).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]