Juan Ignacio Pérez Iglesias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Ignacio Pérez Iglesias
Juan ignacio perez iglesias.jpg
errektore

2004 - 2009
Bizitza
Jaiotza Salamanca1960  (58/59 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak biologoa, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, Espainia, 1960) 1986tik biologian doktorea da, fisiologian katedraduna eta 2004etik 2009ra bitarte Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea. Aurretik ere Pello Salabururekin euskara errektoreorde izan zen. Kultura Zientifikoa katedraren arduraduna da, non zientzia dibulgatzeko lau blog sortu dituzten (Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura Científica, Mujeres con ciencia eta Mapping Ignorance) 2010etik[1]. 2008ko maiatzaren 22an unibertsitateko hauteskundeak galdu zituen hautagai bakarra izanda ere. Arautegiak garai hartan exijitzen zituen boto kopurua lortu ez zituelako[2]. Geroago arautegia aldatu zen horrelakorik ez errepikatzeko.

Ikerkuntzari dagokionez, itsas animalien fisiologian garatu du bere ikerketa jarduna, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu duela.

Leioako Zientzia Fakultatean ikasi zuen biologia. Doktorego-tesian molusku bibalbioak aztertu zituen, ea zelan erabiltzen duten energia, hazteko edota ugaltzeko.[3][4] Unibertsitatean egindako lanarekin batera, bere zientzia-dibulgazioan egindako lana goraipatu egin da[5].

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pérez Iglesias aitzindarietako bat izan zen biologian euskarazko testu-liburuak eta materialak idazten. Anelidoak eta talde anelidianoak izeneko liburua argitaratu zuen 1982an Kepa Altonaga, Jon Benito Iza, eta Juan Carlos Odriozolarekin Udako Euskal Unibertsitatean. Eta hurrengo urtean Moluskuak izeneko liburua Kepa Altonagarekin bakarrik. Azkenaldian Animalien aferak liburua argitaratu zuen 2011n Begoña Urrutiarekin UPV/EHUn.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://about.me/juanignacio.perez
  2. EHUko Errektoretzarako bozak galdu egin ditu Perez Iglesiasek Berria, 2008ko maiatzaren 23a
  3.   Perez Iglesias, Juan Ignacio (pdf), Cerastoderma edule (L.) (Bivalvia: Cardiidae): Hazkuntza eta ugalkuntzaren energi oinarriak .
  4. (Gaztelaniaz)  Perez Iglesias, Juan Ignacio, «BASES ENERGETICAS DEL CRECIMIENTO Y LA REPRODUCCION EN CERASTODERMA EDULE (L.) (BIVALVIA:CARDUDAE)», Tesis doctorales:TESEO, . Noiz kontsultatua: 2018-07-25 .
  5.   Press, Europa (2019-05-09) «Juan Ignacio Perez Iglesiasek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-11 .
  6.   «Juan Ignacio Perez Iglesias, Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-07-24 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.