Manuel Oñatibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Oñatibia
Bizitza
JaiotzaOiartzun1916ko ekainaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1997ko martxoaren 12a (80 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEuskerazaintza

Manuel Oñatibia Audela (Oiartzun, Gipuzkoa, 1916ko ekainaren 30a - 1997ko martxoaren 12a) gipuzkoar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzunen jaio zen 1916ko ekainaren 30ean. Zaragozan albaitaritzako ikasketak egin zituen. Gipuzkoan, Zarautzen, jardun zuen. 1955ean "San Francisco de Asís" saria jaso zuen “Contribución al estudio de la cistitis hemorrágica o hematuria de los bóvidos lanaren eskutik. Bere lan “Catecismo del ganadero”-rekin 1959an "Bizkaiko Aurrezki Kutxa" saria jaso zuen. Lan hau 1960an argitaratu zen. Juan María Galarraga eta José Mari Aranzadirekin "Zabalegui" Landa Eskola sortu zuen Donostian. 25 urteetan zehar baserritarrei, zehazki nekazari eta abeltzainei, zuzenduriko euskarazko irrati saioen arduraduna izan zen eta bertako hitzaldiekin liburu bat osatu zuen Baserria diru-bidean (1957) izenburupean. Euskal Akademia den “Euskerazaintza”ren sortzaileetako bat izan zen. Bere anaia Yonekin batera "Editorial Edili" sortu zuen Donostian eta baita Usandizaga diskografika ere. Bere anaia Ignacio eta Luis Mendietarekin batera "Saski Naski" aldizkaria sortu zuen euskaraz. Euskarazko Goiz Argi, Zeruko Argia eta Euskerazaintza aldizkariaren sorkuntzan parte hartu zuen. Baita, era berean, Espainiako Gerra Zibilaren aurretik "La Voz de Navarra" eta El Día egunkarien sorreran, ere. Bergaran egindako Euskaltzaindiaren batzarrean herriko euskararen biziraupena defendatu zuen euskara batuaren aurrean. Bere anaia Yon, Joxe eta Dionixiorekin Zaragozako “Eusko Ikasleak” disziplinan aktiboki parte hartu zuen dantza eta txistua irakasten. “El matrimonio es así” liburuaren egilea da. Sei hilabetez bere anaia Yon-en “Euskadi Group”-en parte hartu zuen txistulari, dantzari eta abeslari gisa Kanada, Estatu Batuak, Kuba eta Puerto Ricon zehar. “Oñatibia’tar Yon Ikastetxea” akademia sortu zuen Donostian. Oiartzungo “Luistarrak” elkartearen lehendakari zenean “Garbialai elkartea sortu zuen futbol, pelota eta txirrindularitzako sailekin. Maritxu Barriolarekin elkarlanean aritu zen Gipuzkoan poxpoliñen taldeak sortuz. “Euskal Sena” delako ikuskizunaren sorkuntzan ere lagundu zuen. Bertan, dantza eta abesti herrikoiez gain, bere anaia Yon-ek sortutako beste hainbat abesti ere aurki daitezke, hala nola, "Arrantzaleen poema". 70 urte inguru zituela Albaitaritzako eginkizunetatik aldendu zen. 1997ko martxoaren 12an hil zen, 81 urte zituelarik.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baserria diru-bidean. Baserriko gora-berak aurrera nola eraman, Donostia, 1957.
  • Catecismo del ganadero, 1959.
  • Lo que exigimos los vascos y el porqué, Edili, 1990.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]