Edukira joan

Manuel Riu Riu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Riu Riu

katedradun

Bizitza
JaiotzaManresa1929ko martxoaren 25a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSant Llorenç de Morunys2011ko urtarrilaren 2a (81 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, historialaria, idazlea eta arkeologoa
Enplegatzailea(k)Granadako Unibertsitatea  (1966 -  1969)
Bartzelonako Unibertsitatea  (1969 -  1981)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Institut d'Estudis Catalans
Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala

Manuel Riu Riu (Manresa, Bartzelona, Katalunia, 1929ko martxoaren 25a - San Lorenzo de Morunys, Lleida, Katalunia, 2011ko urtarrilaren 2a) historialaria izan zen, Iberiar penintsulako Erdi Aroko historiaren ikertzaile nagusietako bat.

Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, Bartzelonan. Irakasle-laguntzaile izan zen bertan, harik eta 1996an, katedra lortuta, Granadako Unibertsitatera joan zen arte. Aurrerago, Bartzelonako Unibertsitatera aldatu zen, ostera, eta Erdi Aroko historiako eta paleografiako sailaren zuzendari izan zen 1983tik 1994ra. 1978an Espainiako Historiaren Akademiako kide hautatu zuten, eta 1983an Bartzelonako Letra Onen Akademiakoa. Halaber, Institut d'Estudis Catalansko kide zen.

1980. urteaz geroztik Quaderns d'Estudis Medievals aldizkariaren zuzendari izan zen, eta Acta historia et archeologica Medievalia aldizkariaren zuzendarikide. 1966tik aurrera zenbait ikerkuntza-programa gidatu zituen, Andaluziako eta Kataluniako Erdi Aroko arkeologiari buruzkoak.

Lanik aipagarrienak: Lecciones de Historia Medieval (1972, Erdi Aroko historiako irakaspenak); Textos comentados de época medieval (siglos V-XII) (1975, Erdi Aroko testu iruzkinduak [V-XII. mendeak]); La pobreza y la asistencia de los pobres en la Cataluña medieval (1982, Erdi Aroko Kataluniako pobrezia eta pobreen laguntza); Edad Media (711-1500) (1989, Erdi Aroa [711-1500]), Història de la ciutat de Manresa (1900-1950) (1991), Ferran Soldevila (1894-1971). Historiador de Catalunya (1994).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]