María Asunción Mateo

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Asunción Mateo
Bizitza
Jaiotza1946 (77/78 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Rafael Alberti  (1990eko uztailaren 13a -  1999ko urriaren 28a)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea

María Asunción Mateo (Valentzia, 1946) idazle eta irakasle espainiarra da, Rafael Alberti poetaren alarguna, eta harekin bizi izandakoaren memoria batzuen idazlea (Mi vida con Alberti: Para algo llegaste, Altair). Rafael Alberti El Puerto de Santa María Fundazioko zuzendari izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ezkontza batean seme eta alaba bat izan zituen,[1] eta 1983an Rafael Alberti ezagutu zuen Baeza hirian, Antonio Machadoren omenezko literatura ekitaldi batean.[2] Orduan hasi zuen Albertirekin harremana, eta 1990an ezkondu ziren.[3] 1999ean alargundu zen. Bikoteko kideen adin desberdintasuna (gizona 44 urte nagusiago) motibo izan zen zurrumurru eta esames maltzurretarako, zeintzuek isla izan zuten bereziki Impares, fila 13 eleberrian (Planeta, 1996; aurreko urteam Ateneo de Sevilla saria irabazitakoa), Luis García Montero eta Felipe Benítez Reyes idazleen elkarlaneko lanean. Idazle zahar batekin (Bertematti delako bat, baina dudarik ez da Alberti denik) interesagatik ezkondu den emakume gazte aprobetxategi baten erretratua da liburua, zeinean Mateorekin lotu daitekeen pertsonaia emagaldu lotsagabe gisa erretratatzen duten. Alargun beltz zurrupatzailearen estereotipoa, azken batean.[4]

2023an, Mateok memoria liburua argitaratu zuen, Mi vida con Alberti. Maitasun istorio gisa deskribatzen du Albertirekin bizi izandakoa, eta jasandako jazarpen eta esamesak ere agertzen dira, Impares, fila 13 eleberrikoak eta beste batzuk. Eraso egin ziotenen artean barkamena eskatu zionik ere badela ageri da memorietan, hala nola Mario Muchnik editorearen kasua.[5] Memoria hauen erreseina sinatu zuen Anna Caballé historialari eta genero kontuetan adituak El País egunkariko Babelia gehigarrian,[6] Mateoren adorea eta prosa txalotuz, eta Albertiren bikote izateagatik pairatu behar izan zuena gogoratuz. Erreseina honen aurrean, Impares-en autoreetako batek, Luis García Monterok (une horretan Cervantes Institutuko zuzendari) beste iritzi erasotzailebat idatzu zuen Caballéren aurka, ezagutza falta eta feminismo oker eta manipulatzailea leporatuta.[7] García Monterorena ere ez zen erantzun gabe geratu.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Los recuerdos de María Asunción Mateo» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Mª Asunción Mateo, viuda de Alberti: “Las feministas no me han defendido jamás ante el acoso sufrido”» El Español 2023-09-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  3. (Gaztelaniaz) Yélamo, Antonio. (1990-07-14). «Rafael Alberti» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  4. a b (Gaztelaniaz) Caballé, Anna. (2023-10-30). «Réplica a Luis García Montero» Jot Down Cultural Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  5. a b (Gaztelaniaz) Reina, Manuel Francisco. (2023-10-27). «García Montero contra las Feministas» El Plural (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  6. (Gaztelaniaz) Caballé, Anna. (2023-10-18). «La viuda de Rafael Alberti se defiende: unas memorias contra el estereotipo machista de la viuda negra» El País (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  7. (Gaztelaniaz) García Montero, Luis. (2023-10-24). «Feminismo manipulado: Luis García Montero responde a las acusaciones de la viuda de Rafael Alberti y Anna Caballé» El País (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]