María Dolores de Cospedal
María Dolores de Cospedal García (Madril, 1965eko abenduaren 13a) espainiar jurista (Estatuko abokatua da ogibidez) eta politikoa da. 2016tik Defentsako ministroa da. Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra da, alderdiko XVI. Kongresu Nazionalak bera aukeratu baitzuen. 2011 eta 2015 bitarte, Gaztela-Mantxako Juntako lehendakari izan zen.
Uxue Barkosi egindako irainen agerraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2017ko martxoan, Espainiako parlamentuko agerraldian, Zaragozako militar batzuek Iruñean Nafarroako presidenteari oihukatutako irainak ("puta") zirela eta, irainak gaitzetsi ez ezik, Cospedalek ezer gehiago ez zuela egingo adierazi, eta militar horien 'adierazpen askatasuna' defendatu zuen. Erantzun berean, gogor kritikatu zuen Euskalduna naiz, eta zu? ETBko telebista saioan espainiar izateari buruz azaldutako umorezko iritzi batzuk.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Berria.eus. «Barkosi "puta" esatea adierazpen askatasuna da Cospedalentzat» Berria Noiz kontsultatua: 2017-03-08.
![]() |
Artikulu hau Gaztela-Mantxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |