María José Figueras
María José Figueras | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2020 -
2018 - 2022 ← Josep Anton Ferré (en) ![]() ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tarragona, 1956 (68/69 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Groningengo Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, mikrobiologoa eta botanikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Rovira i Virgili Unibertsitatea (2018 - | ||||
![]() ![]() |

María José Figueras Salvat (Tarragona, 1956) biologoa da, mikrobiologiako katedraduna eta ingurumen-mikrobiologian espezializatutako ikertzailea. 2018ko maiatzetik, Rovira i Virgili Unibertsitateko errektorea da, eta unibertsitate horretako lehen emakume errektorea.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an Bartzelonako Unibertsitatean graduatu zen eta unibertsitate horretan bertan doktoratu 1986an. Mikroskopia elektronikoan espezializatua Groningengo Unibertsitatean (Herbehereak), 1979an hasi zen irakasten Bartzelonako Unibertsitatean, eta, ondoren, irakasle eta ikertzaile gisa aritu zen Reuseko Medikuntza Fakultateko Oinarrizko Medikuntza Zientzien Departamentuko Biologia eta Mikrobiologia Unitatean, 1988tik, eta Mikrobiologiako katedraduna izan zen Medikuntza eta Zientzien Fakultatean. Rovira i Virgili Unibertsitatean, bereziki lagundu zuen biologian eta mikrobiologian irakasteko metodologiak garatzen.[2]
Ingurumen-mikrobiologiako ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Figueras ingurumen-mikrobiologian aditua da, batez ere uraren kutsadura-mikrobiologikoan. Nazioarteko proiektuetan parte hartu du, hala nola Aqua-Chip, Epibathe, Healthy Water eta Aquavalens. Bestalde, gutxi ezagutzen diren bakterioen taxonomia eta epidemiologia aztertu ditu, hala nola Aeromonas eta Arcobacter generoenak, pertsonengan eta animaliengan infekzioak sor ditzaketen espezieak. Zenbait kasu kliniko eta bakterio horietako 25 espezie berri deskribatu ditu, zientzian ordura arte ezezagunak zirenak.[2] 2012an, URVk bere ikerketaren kalitatea aitortu zion, eta horrek munduko batez bestekoak baino eragin handiagoa du mikrobiologiaren arloan.[2]
Amerikako Mikrobiologia Elkarteko enbaxadorea da Espainian.[3]
Unibertsitateko kudeaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989tik 1992ra Bartzelonako Unibertsitateko VII. Dibisioko idazkaria izan zen Tarragonan. 2013. urtean, Rovira i Virgili Unibertsitateko Oinarrizko Medikuntza Zientzietako Departamentuko zuzendaritza hartu zuen 2018ko maiatzera arte; orduan, errektore hautatu zuten 2018ko maiatzaren 15eko hauteskundeetan, unibertsitate-komunitateko boto ponderatuen % 51,21ekin, ordura arte errektorea izan zen Josep Antón Ferréren (2014/2018) kandidaturaren %48,79 lortu baitzuen.[4][5]
Berdintasuna unibertsitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Figueras Kataluniako unibertsitate publiko batean hautatu duten bigarren errektorea da, Margarita Arboix Arzorekin batera, 2018an Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko errektorea. Arazoa, neurri batean, gizonak baino emakume katedradun gutxiago dagoelako dagoela adierazi du, eta lan-helburu gisa talde paritario baterantz aurrera egitea proposatu du.[6]
Unibertsitatea elkarrizketa-gune gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]María José Figuerasek adiskidetzeko eta elkarrizketarako gune gisa defendatzen du unibertsitatea.
"Protesta - ez da indarkeriaren eta errespetu faltaren aldekoa izan behar"[3]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012an, URVk bere ikerketaren kalitatea aitortu zion.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ACN. (15 de mayo de 2018). «María José Figueras, escogida nueva rectora de la URV» DiariMes.com.
- ↑ a b c d Virgili, Universitat Rovira i. «Rectora | Consell de Direcció» Universitat Rovira i Virgili.
- ↑ a b Rodríguez, Pau. «La rectora que se enfrentó a un piquete estudiantil: "La protesta no ha de pasar por la violencia y la falta de respeto"» eldiario.es.
- ↑ María José Figueras es proclamada rectora electa – URV Activ@. .
- ↑ «María José Figueras, nueva rectora de la URV» Diari de Tarragona.
- ↑ «Maria José Figueras: “Quiero una URV con gente orgullosa; se ha perdido ilusión”» La Vanguardia 3 de febrero de 2019.