María Kodama

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Kodama
Maria Kodama - Presentación del libro Diálogo con Borges.jpg
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1937ko martxoaren 10a (85 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
Ezkontidea(k)Jorge Luis Borges  (1986ko maiatzaren 22a -  1986ko ekainaren 14a)
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea eta itzultzailea
IMDB: nm1340766 Edit the value on Wikidata

María Kodama (Buenos Aires, 1937ko martxoaren 10a) argentinar idazle, itzultzaile eta literatura-irakaslea da, Jorge Luis Borges idazlearekin izan zuen erlazioagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Kodama 2010ean.

Buenos Airesen jaioa, María Antonia Schweizer eta Yosaburo Kodama japoniarraren alaba da. Haren jaiotze urteaz eztabaida dago: ezkontza aktan 1941ean jaio zela esaten bada, jaiotze aktan 1937an jaio zela dokumentatzen da.

Jorge Luis Borges ikasketa saio batzuetan ezagutu zuen, komuneko interesak zituzten eta elkarrekiko interesa ere bai. Garai hartan, Borges islandieraz oso interesatuta zegoen eta biek ikasteari ekin zioten. Ikasketa kidea izan ondoren biek 1975an Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren. Zenabit lanetan María Kodama Borgesekin kolaboratu zuen, esaterako Breve antología anglosajona (1978), eta Atlas (1984), munduan zehar elkarrekin egin zituzten bidaien narrazioak. Bestetik, elkarrekin Snorri Sturlusonen Edda prosaikoaren lehenengo liburua gazteleratu zuten; liburua La alucinación de Gylfi izenburuarekin plazaratu zen.

1978an Ricardo Wullicherek Borges para millones filma zuzendu zuen eta bertan Kodama agertu zen.

1986an Borgesekin ezkondu zen. Handik hilabete gutxitara idazlea hil egin zen. Ezkontza ahalordez Paraguaiko Asunción hirian egin zen.[1]

Gaur egun Buenos Airesen egoitza duen Jorge Luis Borges Fundazioaren burua da.[2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Homenaje a Borges, Ed. Lumen. (2016).
  • Relatos, Ed. Sudamericana. (2018).

Ereferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: María Kodama Aldatu lotura Wikidatan