Maree aintzira
Itxura
| Maree aintzira Loch Maree (en), Loch Ma-ruibhe (gd) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 6 m |
| Mota | aintzira |
| Luzera | 20 km |
| Zabalera | 4 km |
| Azalera | 28,6 km² |
| Sakonera | 114 m |
| Bolumena | 1.090 hm³ |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 57°41′23″N 5°27′27″W / 57.689722222222°N 5.4575°W |
| Kokapena | Wester Ross (en) |
| Estatu burujabe | |
| Herrialdea | |
| Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
| Hidrografia | |
| Betebidea | ikusi
|
| Hustubidea | Ewe ibaia |
| Arroaren azalera | 440,11 km² |
Maree aintzira (ingelesez: Loch Maree, Eskoziako gaeleraz: Loch Ma-ruibhe) iparraldeko Eskozian dagoen aintzira da, Lur Garaietako Mendebaldeko Ross barrutian hain zuzen ere. 1994ko irailaren 19an Ramsarko hitzarmenean sartu zuten.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20 kilometroko luzera eta 4 kilometroko zabalera izanik, Eskoziako laugarren aintzirarik handiena da, handiena Ness aintziratik iparralderantz. Guztira 28,6 km² azalera du. Maree aintzirak bost uharte handi eta 25 txiki ditu. Handiena den Isle Mareek zuhaitz sakratua du, ziur asko eskoziar druidekin lotuta.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ness aintzirak bezala, Loch Mareek bere munstroa ere badu, muc-sheilch motakoa hain zuzen ere.
1877an Victoria I.ak Talladaleko Loch Maree Hotela bisitatu ondoren, turismogune bihurtu zen[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beinn a' Mhùinidh mendia.
