Maren Elisabeth Bang
Maren Elisabeth Bang | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maren Elisabeth Poulsen |
Jaiotza | Kongsvinger, 1797ko uztailaren 12a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Oslo, 1884ko uztailaren 3a (86 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | autorea, sukaldaria eta cookbook writer (en) |
Maren Elisabeth Bang, jaiotzez Poulsen, (Kongsvinger, 1797ko uztailaren 12a – Kristiania, 1884ko uztailaren 3a) norvegiar sukaldari eta idazlea izan zen. 1831n Norvegiako lehen sukaldaritzako liburua argitaratu zuen, Huusholdnings-Bog, indrettet efter den almindelige Brug i norske Huusholdninger izenburua zuena[1][2]. Bere lehen argitalpenak anonimoak ziren[3], baina 1842az geroztik benetako izenez sinatzen hasi zen. XIX. mendeko Norvegiako sukaldaritzako liburuen eta etxeko lanei buruzko liburuen egilerik oparoena izan zen[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hans Arnt Poulsen eta Sara Elisabeth Bergströmen alaba[2] eta Bastian Paulsen militarraren arreba[4], Maren Elisabeth Poulsen Skansgårdenen hazi zen, Norvegiako hego-ekialdean. 1817an Lauritz Christian Steen Bang tenientearekin ezkondu zen, 1829tik 1839ra senarra espetxean zegoen bitartean, Maren Bangek janaria prestatuz eta salduz irabazten zuen dirua. Bere errezetak gorde zituen, eta 1831n Huusholdnings-Bog, indrettet efter den almindelige Brug i norske Huusholdninger liburua kaleratu zuen. Bere errezeten beste bilduma bat Den Norske Kokkepige izenburuarekin argitaratu zen 1835ean[2].
Geroago beste hainbat liburu kaleratu zituen, hala nola Huusholdningsbog for Almuen, Slagtebog, Almindelig Syltebog, Nyttige Huusraad, Bagebog eta Praktisk Farve-Bog for Almuen[2].
1849an, senar-emazteak Kristiansandera joan ziren bizitzera, non Bang tenienteak jatetxe bat zuzendu zuen 1862an hil zen arte. Handik aurrera, Maren Bangek idazten jarraitu zuen, bere lehen lanen berrikuspen handiak eginez eta Vinbog eta Raad og Veiledning for Landmanden liburuak kaleratuz[2].
Kristianian eman zituen azken urteak, eta han hil zen 1884ko uztailaren 3an, gastroenteritisak jota[2].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Huusholdnings-Bog, indrettet efter den almindelige Brug i norske Huusholdninger (1831)
- Den Norske Kokkepige (1835)
- Huusholdningsbog, indeholdende Land- og Byhuusholdning, Brygning, Bagning, Syltning m.m., indrettet for norske Huusholdninger (1842)
- Huusholdningsbog for Almuen (1843)
- Slagtebog (1843)
- Almindelig Syltebog (1844)
- Kokkepigen (1844)
- Ny og fuldstændig Landhuusholdningsbog (1844)
- Nyttige Huusraad (1844)
- Bagebog eller Anviisning til at bage Kager og Bagværk, samt Buddinger (1847)
- Praktisk Farve-Bog for Almuen (1848)
- Vinbog indeholdende Anviisning med Hensyn til Tillavning af forskjellige Slags Punsch, Frugtvine, Liqueurer, Limonade, Rum m.m (1862)
- Raad og Veiledning for Landmanden (1862)[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Norvegieraz [bokmål]) «Maren Elisabeth Bang» Store norske leksikon 2023-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
- ↑ a b c d e f g h (Norvegieraz [bokmål]) Notaker, Henry. «Maren Elisabeth Bang» Norsk biografisk leksikon 2022-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Espeland, Velle. (1990). Tippoldemors oppskrifter. Oslo: Norsk Folkeminnelag/Aschehoug, 11 or. ISBN 978-82-03-16326-5..
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Fristad, Hans Andreas. (1989). Køla-Pålsen: Kristiania-gründer og byoriginal. Oslo: Gyldendal ISBN 8205177198. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).