Edukira joan

Margarita Abella Caprile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Abella Caprile

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1901eko abuztuaren 5a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1960ko urriaren 28a (59 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta kazetaria

Margarita Rosa Josefina Abella Caprile (Buenos Aires, 1901eko abuztuaren 5a - 1960ko urriaren 28a) poesia eta kazetaritza literarioan aritu zen idazle argentinarra. 1938an Udal Literatura Saria lortu zuen eta 1950ean SADE-k Argentinako idazleen elkarteak Ohorezko Saria eman zion.[1][2]

1901eko abuztuaren 5ean jaio zen. Bere aitona, Bartolome Bitre, Argentinako presidentea izan zen 1862tik 1868ra.[1][3] Gaztetatik hasi zen literaturan, kazetari izan zen eta bidaia-liburuak edo eleberri laburrak idatzi zituen. Garai hartako emakume poetak ezagutu zituen, esate baterako, Alfonsina Storniren laguna izan zen, eta Txileko Gabriela Mistral ere ezagutu zuen.[1] Munduan zehar asko bidaiatu zuen eta Frantzian denboraldi batean bizi izan zen.

1955etik Eduardo Mallea ordezkatu zuen La Nación egunkariko Literatura gehigarriaren zuzendaritzan.

Egunkari horretan hil arte lan egin zuen.

Poesian egindakoagatik nabarmendu zen. 1917an, 18 urte zituelarik, "Nevada" bere lehen poemak kaleratu zituen eta irakurleen eta kritikaren arrakasta handia lortu zuen.[4] 1919an "Perfiles en la niebla" idatzi zuen. Poema horrek ere arrakasta handia lortu zuen eta gero eta arrakastatsuagoa izan zen ibilbideari hasiera eman zion. Margaritaren olerkiak behin baino gehiagotan argitaratu ziren Argentinako zein nazioarteko kritikarien gorespena lortu zuelako.

Idazkera intimista zuen, bere bertsoak sentiberak, indartsuak, hauskorrak eta aldi berean argitsuak izan ziren.[5][6]

Ez zituen bertsoak ofizioz edo ariketa moduan egin, ez, ariman bor-bor zuenaren katarsi gisa baino.[7]

1936an prosa idazten hasi zen poesiarekin izandako arrakasta berarekin. Geografias liburua munduan zehar egindako bidaietako kronikak kontuan hartuz idatzi zuen.

1938an Udal Literatura Epaimahaiaren saria jaso zuen "50 poesias" liburuagatik.[1]

1950ean, "Lo miré con lágrimas" liburuak SADE-ren ohorezko saria jaso zuen.

PEN (poeta, saiakeragile, nobelagile) Club-eko eta Argentinako Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea zen.

1960ko urriaren 28an hil zen Buenos Airesen berrogeita hemeretzi urte zituela. 1964an "Obras completas" liburua argitaratu zuten Leonidas de Vediaren hitzaurrearekin.[4]

  • Ensayos (poesia, 1917an)
  • Nieve (poesia, 1919an)
  • Perfiles en la niebla (poesia, 1923an)
  • Sonetos (poesia, 1931n)
  • Geografías (bidaia-liburua, 1936an)
  • 50 Poesías (poesia, 1938an)
  • Sombras en el mar (poesia, 1931n)
  • Lo miré con lágrimas (poesia, 1950ean)
  • El árbol derribado (poesia, 1959an)

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1938an Udal Literatura Epaimahaiaren saria jaso zuen "50 poesias" liburuagatik.[1]
  • 1950ean, "Lo miré con lágrimas" liburuak SADE-ren ohorezko saria jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Margarita Abella Caprile, vocación de poeta. 8 de agosto de 2001.
  2. (Gaztelaniaz) Aires, Margarita Abella CaprilePoeta y periodista argentinaNombreMargarita Abella CaprileNacimiento5 de agosto de 1901Buenos; de 1960Argentina, ArgentinaFallecimiento28 de octubre; ArgentinaResidenciaArgentinaNacionalidadArgentinaCiudadaníaArgentina. «Margarita Abella Caprile - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  3. Luna (1999): 116-118.
  4. a b Migno, Carmen Sofía. (23 de junio de 2003). «Margarita y la nieve» www.ellitoral.com.
  5. Vergara de Bietti, Noemí. (1962). «La poesía de Margarita Abella Caprile» Universidad (Universidad Nacional del Litoral) (53): 113-126..
  6. PERCAS, Helena. Unas notas sobre la poesía de Margarita Abella Caprile. Revista Iberoamericana, [S.l.], p. 146-151, jun. 1957. ISSN 2154-4794. Disponible en: <http://revista-iberoamericana.pitt.edu/ojs/index.php/Iberoamericana/article/view/1703/1904>. Fecha de acceso: 27 oct. 2020 doi:https://doi.org/10.5195/reviberoamer.1957.1703.
  7. (Gaztelaniaz) «Pampa y gauchos en los versos de Margarita Abella Caprile» LA NACION 2019-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  • BONET, Carmelo. Margarita Abella Caprile. Buenos Aires: Ediciones Culturales Argentinas, 1962.
  • PERCAS, Helena. Margarita Abella Caprileren poesiari buruzko oharrak. Revista Iberoamericana, jun. 1957, 146-151 or. ISSN 2154-4794.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]