Margarita Unzalu Arana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Unzalu Arana
Bizitza
JaiotzaDurango, 1892
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango, 1973 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Margarita Unzalu Arana "Amagoia" (Durango, Bizkaia, 1892 - ? 1973) euskal idazlea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen, Tabiratarra Batzokiaren propagandarako kultur jardueretan aktiboki parte hartu zuen. Euskal Esnalean kolaborazioak egin zituen.[1]Euzkadi egunkarian, gerra aurreko urteetan, berrogetaka kronika-artikulu idatzi zituen. Gerra garaian ihes egin behar izan zuen, eta bere senar Gregorio Ruiz Ertzilla “Gogorra” rekin batera Ipar Euskal Herrian bizi izan zen exiliaturik hil arte.[2]

Zenbait emakumek mende hasieran egindako lanak etorkizunean neskak hezkuntza sisteman pixkanaka-pixkanaka sartzeko bidea prestatu zuen. Horretan lagundu zuten zenbait euskal emakume idazlek ere. Beraien lanetan garai hartako emakumearen egoera errealak sortzen zien kezka adierazten zuten. Emakumeak formaziorako zituen gabeziak seinalatzen zituzten, eta baita orduan emakumeak zituen garapen aukerak ere. Margarita Unzalu izan zen horietako idazle bat, berarekin batera; Rufina Azkue, Robustiana Mujika, Jesusa Alfau, Maria Mercedes Alonso, Juana Mir, Maria Mutiozabal, Pilar Munarriz eta beste hainbat idazlek beren lanen bitartez emakumeak hezkuntza sisteman sartzeak zuen garrantzi izugarriaren kontzientzia hartzea bultzatu zuten.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txindokiko Marie. (Euskal Esnalea, 1925).[4]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Durangoko EAJren eta berorren egoitzaren, Batzoki Tabiratarraren, mendeurrena ospatzeko, Astarloa Kultur Taldea izeneko Durangoko kultur elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak erakusketa antolatu zuten Durangoko Arte eta Historia Museoan (San Agustinalde, 16), bertan alderdi jeltzalearen garapenean protagonista izan zirenak. Durangaldeko politika, gizarte eta kultura bizitzan itzal handia izan zuten pertsonak, omendu ziren, haien artean Margarita Unzalu “Amagoia” idazlea.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Unzalu, Margarita - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  2. «Euskera hobetzen: 'Gizonezkoak eta emakumezkoak' zuzen esanda dagoz?» Bizkaia Irratia (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  3. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  4. Txindokiko Marie – ipuina.eus. (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  5. EAJ-PNV. «Durangoko EAJren historian zehar berorren mendeurrenean erakusketa bati esker» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]