Maria Jesus Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Jesus Agirre
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996-09-10 - 1997-09-23
Emilio Olabarria - Carlos Caballero Basáñez
Barrutia: Araba
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa María Jesús Aguirre Uribe
Jaiotza Gasteiz1945eko ekainaren  8a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz2016ko azaroaren  18a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Maria Jesus Agirre Uribe (Gasteiz, 1945eko ekainaren 8a - ib., 2016ko azaroaren 18a) arabar politikaria izan zen.

Gaztea zenetik gizarte zerbitzuenganako grina agertu zuen. Gizarte Langintza ikasi zuen Bilbon, eta, ikasketak amaituta, Gasteizen hasi zen lanean. Orduan ezagutu zuen Jose Angel Cuerda; Gasteizko alkate ohia abokatua zen, eta Agirrek eskatu zion babesgabetasun egoeran zeuden emakumeei laguntzeko.

Cuerda eta Agirre elkarrekin sartu ziren Gasteizko Udalean, 1979. urtean. Agirrek udalean eman zuen bizitza politiko gehiena; alkateordea izan zen, baita zinegotzia ere.

Udaletik kanpo ere aritu zen politikagintzan: Arabako Gizarte Ongizateko diputatua izan zen 1983tik 1987ra arte; Arabako Biltzar Nagusietako batzarkidea izan zen; eta Espainiako Diputatuen Kongresuan egon zen bi urtez, besteak beste.

Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Maria Jesus Agirreren semea da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rejado, Jon (2016-11-19) «Zendu da Maria Jesus Agirre, Gasteizko alkateorde ohia» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean .