Edukira joan

Maria Krüger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Krüger
Bizitza
JaiotzaVarsovia1904ko irailaren 6a
Herrialdea Polonia
 Errusiar Inperioa
HeriotzaVarsovia1999ko abuztuaren 13a (94 urte)
Hobiratze lekuaPowązki Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaEdmund Krüger
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaVarsoviako Unibertsitatea
Q20032244 Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, haur literatura idazlea, gidoilaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm0473245 Edit the value on Wikidata

Maria Krüger (Varsovia, 1904ko irailaren 6aibidem, 1999ko abuztuaren 13a) poloniar idazle eta kazetaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Krügerren hilobia

Edmund Krüger idazlearen eta Aniela Paulina Krügerren alaba eta Halina Bielińska zuzendariaren ahizpa zaharrena[1], Maria Krüger Varsovian jaio zen 1904ko irailaren 6an[2]. 1924tik 1929ra Varsoviako Zientzia Politikoen Akademian ikasi zuen, eta hurrengo hiru urtez Varsoviako Unibertsitatean. Aldi berean Trzaska, Evert i Michalski eta Nasza Księgarnia argitaletxeen lan egin zuen[3]. 1930eko hamarkadaz geroztik, kazetari gisa lan egin zuen hainbat aldizkaritan, eta horrez gain, Płomyk eta Płomyczek aldizkarietan haurrentzako ipuinak eta olerkiak argitaratu zituen[4]. Naziek Polonia okupatu zutenean, Maria Krügerrek Epoka talde demokratikoarekin kolaboratu zuen, eta 1944an Varsoviako matxinadan parte hartu zuen[5][6].

Gerra ostean, denbora batez Kultura eta Arte Ministerioan aritu zen, eta gero Atzerri Ministerioan[6]. 1946tik 1948ra poloniar irratiko berriemaile izan zen Bernan (Suitza)[3]. Poloniara itzuli ondoren, haurrentzako irratsaioen saila zuzendu zuen eta telebistan lan egin zuen, non, bereziki, Miś z okienka haurrentzako saio ezaguna sortu zuen[5][6].

1959an, Maria Krügerren idazlanik ospetsuena argitaratu zen: Karolcia izeneko haurrentzako eleberri laburra. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta irakurleek eta argitaletxeak eskatuta, Krügerrek segida bat idatzi zuen 1970ean: Witaj, Karolciu[7].

Maria Krüger 1999ko abuztuaren 13an hil zen. Varsoviako Powązki hilerrian lurperatu zuten[6].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nasi przyjaciele (1930)
  • Szkoła narzeczonych (1945)
  • Dar rzeki Fly (1957)
  • Petra (1957)
  • Bajki (1958)
  • Karolcia (1959)
  • Godzina pąsowej róży (1960)
  • Klimek i Klementynka (1962)
  • Apolejka i jej osiołek (1963)
  • Ucho, dynia, sto dwadzieścia pięć! (1964)
  • O Margosi młynarzównie (1965)
  • Jak Bartuś z wiatrem gonił (1966)
  • Witaj, Karolciu (1970)
  • Złota korona. Opowiadania z historii Polski (1976)
  • Serce dzwonu (1981)
  • Odpowiednia dziewczyna (1988)
  • Najpiękniejsze bajki (1997)
  • To my! Dwa kapciuszki (1997)
  • Było? Nie było?
  • Legendy polskiej ziemi
  • Po prostu Lucynka P.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz) «Maria Krüger» Sejm Wielki (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  2. (Polonieraz) «Krüger Maria» Encyklopedia PWN jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-29) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. a b (Polonieraz) Jędrych, Karolina. (2017). Portret dziewczynki, dziewczyny i kobiety w powieściach Marii Krüger. Katowice: Wydawnictwo Uniwersytetu Śląskiego, 181 or..
  4. (Polonieraz) Jędrych, Karolina. (2017). Portret dziewczynki, dziewczyny i kobiety w powieściach Marii Krüger. Katowice: Wydawnictwo Uniwersytetu Śląskiego, 9 or..
  5. a b (Ingelesez) Rogowska, Gabriela. (2013). «Maria Krüger (1904–1999)» in Marciniak, Katarzyna Polish Literature for Children & Young Adults Inspired by Classical Antiquity. A Catalogue. Warsaw: University of Warsaw, 153-159 or..
  6. a b c d (Errusieraz) «Крюгер Мария» ПроДетЛит jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-29) (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  7. (Polonieraz) Jędrych, Karolina. (2017). Portret dziewczynki, dziewczyny i kobiety w powieściach Marii Krüger. Katowice: Wydawnictwo Uniwersytetu Śląskiego, 11 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]