Mariano José de Larra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mariano José de Larra
Mariano José de Larra (Museo nacional del Romanticismo de Madrid).JPG
Bizitza
Jaiotza Madril1809ko martxoaren 25a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1837ko otsailaren 13a (27 urte)
Hobiratze lekua San Nicolás Cemetery
San Justo cemetery
Heriotza modua suizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, antzerkigilea eta autorea
Mugimendua erromantizismoa
Izengoitia(k) Fígaro
Firma de Mariano José de Larra.svg

Mariano José de Larra (Madril, 1809ko martxoaren 24aMadril, 1837ko otsailaren 13a). Erromantizismoko poeta narratzaile espainiarra izan zen. Bere lan gehienetan bizitzari eta bizitzaren zentzuari buruz hitz egiten du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian bizi izan zen 1818 arte. Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden eta Valentzian. 1833an El duende satírico agerkaria sortu zuen. Olerkiak, antzerki-lanak eta frantsesetiko itzulpenak egin zituen, baina 1932an, Larrak gustukoen zuen literatura-jardunean hasi zen, kazetaritzan. Ohiturazko eta kritikazko artikuluak idatzi zituen hainbat aldizkaritan: Revista Española, Revista mensajero, El observador, El correo de las damas, El Español, etab.

Oso ezagunak dira, esaterako, El castellano viejo, Vuelva usted mañana, El día de difuntos en Madrid eta La nochebuena de 1836 izeneko artikuluak. 1836an Literatura izeneko artikulua idatzi zuen. Hura izan zen bere erromantizismoaren aldarrikapen testua, ordu arteko isuri neoklasikoa erabat baztertuta. Politikan ere jardun zuen, Mendizabal ministroaren kontra eta aurrerazaletasunaren alde. Karlismoaren kontra ere idatzi zuen. Politikako eta maitasunezko atsekabeen ondorioz, bere burua hil zuen 28 urte besterik ez zituela. Garrantzitsuak dira, batez ere, Larraren artikulu bildumak (lehen hiru liburukiak). Larrarena da, halaber, El doncel de don Enrique el doliente eleberria.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Obras Completas de D. Mariano José de Larra, Montaner y Simón, Bartzelona.
  • Macías: Drama historikoa.
  • El doncel de don Enrique el Doliente: Eleberri historikoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariano José de Larra Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.