Marie-Élisa Nordmann-Cohen
Marie-Élisa Nordmann-Cohen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 8. barrutia, 1910eko azaroaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 13. barrutia, 1993ko abuztuaren 15a (82 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francis Cohen (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta Frantziako Erresistentziako kidea |
Enplegatzailea(k) | Université Paris-Sud Sorbona Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea |
Jasotako sariak |
Marie-Élisa Nordmann-Cohen (Paris, 8. barrutia; 1910ko azaroak 4 - Paris, 13. barrutia; 1993ko abuztuak 15)[1] kimikari, komunista eta Frantziako Erresistentziako partaidea zen.[2][3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marie-Élisa Parisen jaio zen 1910eko azaroaren 4an, familia dirudun baten senidean. Bere ama Athénaïse Nattan zen eta aita, Emmanuel Nordmann, ahaldun-legala.[5]
Ikasketak Cours Dieterlein eskolan hasi zituen, Pariseko 13. barrutian. Jarrian, aitaren lanaren ondorioz Cannes-era etxez aldatu ziren, eta hurrenez, berriro Parisera bueltatu. Bigarren hezkuntzako ikasketak hiriko Victor Duruy lizeoan bete zituen, 1927an batxilergoko latin eta zientzia titulua eskurtuz.[5] Ostera, medikuntza ikasi nahi izan zuen, baina amak ez zuen lanbide egokia kontsideratzen emakume batentzat. Beraz, alorra aldatu eta kimika ikasi zuen. 1930en Ingeniaritza Kimikoko titulua eskuratu zuen eta eskuraturiko beka bati esker, Georges Urbain kimikariaren laborategiaren parte bilakatu zen École nationale supérieure de chimie de Paris-en.[6]
Laborategian lanean zebilela France Bloch-Sérazin ezagutu zuen (Jean-Richard Bloch antzerkigilearen alaba). 1934an, France-ren laborategira joan zen lanera eta lagunak bilakatu ziren. [5]
1936an Gerraren eta Faxismoaren aurkako Emakumeen Munduko Batzordera batu zen, bertan Maria Rabaté-ren laguna bilakatu zelarik. Batzordeko ekintzetan parte hartuz, greban eta diru-bilketan zebiltzan langileei eta Espainiako alderdi errepublikanoari laguntza bidaltzea lortu zuten. Bitartean, Paul Langevin fisikariaren ikaslea bilakatu, eta bere zuzendaritzapean kimikako doktoregotza eskuratu zuelrik.[5]
1937an, Nordmann-Cohen Michel Lévy-ren geologia laborategian lanean zebilen, Goi Mailako Hezkuntzako Sindikatu Nazionaleko sekzio-diruzaina izateaz gain. Urte bereko irailean, bere aita hil ondoren, ama eta semearekin bizitzera joan zen Parisen. Eta Zientzia Kutxan (etorkizuneko CNRS) ikerketa-bekadun bezala ikerketan aritu zen.[5]
1940an, Philippe Pétain mariskalak Vichyren erregimena ezarri zuen Frantzian: France Bloch bere laborategitik kanporatu zuten, judua eta komunista zelako. Marie-Élisa irailean alderdi komunistan afiliatu zen, Jacques Solomon fisikariarekin eta Georges Politzer filosofoarekin batera. Gainera, L’Université Libre aldizkariaren edizio klandestinoak eta La Pensée aldizkari antifaxista idazten zein zabaltzen lagundu eta goi-mailako hezkuntza giroan erreklutamenduak egiteaz arduratu zen.[3][5]
1993ko abuztuaren 15ean hil zen.[3]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1932ko uztailaren 28an, kimikari gazte batekin ezkondu zen, Paul Rumpf. Harekin seme bat izan zuen, Francis, 1936ko uztailaren 30ean jaioa. Bikotea azkar banandu zen, 1938ko urtarrilean dibortziatu zirelrik.[5]
1948an, Francis Cohen kazetariarekin ezkondu zen, France Bloch-en familia-laguna.[3] Hiru seme-alaba izan zituzen elkarrekin.[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «matchID - Moteur de recherche des décès» deces.matchid.io (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ «Marie-Elisa Nordmann-Cohen | Mémoires des déportations 1939 - 1945» www.memoiresdesdeportations.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ a b c d «Mémoire Vive – Marie-Élisa NORDMANN, épouse Cohen – 31687» www.memoirevive.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2018-11-04). «Marie-Élisa Nordmann-Cohen, química» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ a b c d e f g h (Frantsesez) Maitron, Jean; Pennetier, Claude. (2022-01-10). COHEN Marie-Élisa. Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-03-26). «Marie-Élisa Nordmann-Cohen: entre la química y la Resistencia» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1910eko jaiotzak
- 1993ko heriotzak
- Frantziako kimikariak
- Emakume kimikariak
- Antifaxistak
- Komunistak
- Frantziako komunistak
- Emakume komunistak
- Parisen hildakoak
- Paristarrak
- Frantziako Erresistentziako kideak
- Gerrako Gurutzea jaso dutenak
- Kontzentrazio-esparru nazietatik bizirik ateratako jendea
- Auschwitzeko kontzentrazio esparruko presoak
- Ohorezko Legioko kide izendatuak