Marinel pizza
Itxura
| Marinel pizza | |
|---|---|
| pizza | |
| Materialak | tomatea oreganoa baratxuria oliba olioa |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italia |
Marinel pizza (italieraz pizza marinara) napolitar pizza tipiko bat da, tomate, baratxuri, oregano eta olioz ondua. Margarita pizzarekin batera napolitar pizzarik ezagunena da. Ez da itsaski pizzarekin nahastu behar (pizza frutti di mare).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pizza honek bere izena bere osagaiak denbora askoan kontserbatzen direlako jasotzen du, hala, marinelek euren bidaia luzeetan prestatu ahal izateko erraz garraia baitzitezkeen. Esaten da, baita ere, izena hasieran arrain txikiak gehitzen zitzaizkiolako jasotzen duela, gaur egun jada erabiltzen ez den osagaia. Francesco de Bouchardek 1866 an pizza mota nagusiak deskribatu zituen, gaur egun marinel pizza, margherita pizza eta calzone deitzen direnak:
| « | Pizzarik arruntenak, coll'aglio e l'oglio deituak (baratxuri eta olioarekin) olioarekin ontzen dira. Honen gainean, gatza, oreganoa eta txiki-txiki eginiko baratxuri zatiak jartzen dira. Beste batzuk birrindutako gaztarekin estali eta txerri gantzarekin ontzen dira, ondoren, gainean, zenbait albaka osto jarriz. Lehenei, sarri, arrain txikiak gehitzen zaizkie, eta bigarrenei mozzarella xerra finak. Batzuetan prosciutto xerrak, tomatea, txirlak eta abar erabiltzen dira. Batzuetan orea bere gainean tolesten da calzone deritzona osatuz. | » |