Marta García Gómez
| Marta García Gómez | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Marta Miriam García Gómez |
| Jaiotza | Madril, 1961eko abenduaren 11 |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Madrilgo Erkidegoa |
| Talde etnikoa | people from Madrid (en) |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Heriotza | Madril, 2013ko azaroaren 21a (51 urte) |
| Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Familia | |
| Aita | Antolín García |
| Ama | Rosita Valero |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (1979 - 1984) Informazio Zientzietan lizentziatua : kazetaritza |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bikoizlea, telebista aurkezlea, telebista-meteorologoa, telebista-aktorea, ahots-aktorea, Esataria eta kazetaria |
| Enplegatzailea(k) | PRISA taldea (1981 - 1990) Radiotelevisión Española (1990 - 2013) |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Marta Miriam García Gómez[1] (Madril, 1961eko abenduaren 11 - Ib., 2013ko azaroaren 21a) madrildar kazetaria, telebistako aurkezlea, bikoizketako aktorea eta publizitate-esataria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antolín García eta Rosita Valero aktoreen alaba izan zen. Informazio Zientzietako lizentziaduna zen. Kazetaritza adarra ikasi zuen Informazio Zientzien Fakultatean (Madrilgo Complutense Unibertsitatea).[2][3][4][5][6][7][8][9]
Haren lagun sentimentala José Antonio Ceinos bikoizketako aktorea ere bazen.[10][11][12][13][14][15][16][17]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean hasi zen bere ibilbide profesionala garatzen. Lehenbizi, Los 40 Principales saioan, eta, ondoren, Radio 80n. Irratian kirol espazioetan hasi zen lanean, eta gero informazio orokorreko espazioetan jarraitu zuen.
1990ean, Televisión Españolak kontratatu zuen –kontratu mugagabearekin, 2007ko ekainaren 1ean finko bihurtu zena– taldeko kateetako albistegietan meteorologia-aurkezle izateko, arloko buruarekin batera, José Antonio Maldonado, Paco Montesdeoca eta Ana de Roque. Lehenik, Telediario de Fin de Semana saioko El tiempo atala aurkeztu zuen, eta, ondoren, La 2 Noticias Matinal, Telediario Matinal edo Noticias de redacción en La 2. Gero Telediario Fin de Semana eta Telediario Matinal saioetara itzuli zen, Ana de Roquerekin txandaka, Telediario 2 edo La 2 Noticias izenekoan ordezkapenak eginez. Departamentu horretan 17 urtez egon zen, 2007ra arte.
Bikoizle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldi berean, kazetaritza eta beste pasio bat uztartu zituen: bikoizketa eta lokuzioa. Arlo horretan 36 urtez lan egin zuen (1977-2013), eta hainbat filme eta telesailetan parte hartu zuen, hala nola Braveheart, Rompiendo las olas, Armageddon, Dos vidas en un instante, A dúo, Onegin: El rechazo, La cinta blanca o Starship Troopers.
Telebista serietan ere aritu zen bikoizketak egiten, hala nola, Las gemelas de Sweet Valley, Blossom, ALF, Dinastía, Falcon Crest, Urgencias, Cheers, Sensación de vivir, Dexter, Ana de las Tejas Verdes, House, Crónicas vampíricas, Ley y orden, CSI: Crime Scene Investigation, o The Big Bang Theory,
Hainbat aktoreren ahotsen ohiko bikoizlaria izan da, esaterako, Mayim Bialik, Gwyneth Paltrow, Claire Forlani eta Jennifer Connelly.
Hasieran, El mundo de Juan Lobón serieko aktore ere probatu zuen zortea, baina esperientziak ez zuen konbentzitu, eta, azkenean, lokuzioan eta bikoizketan jarri zuen arreta.[18]
Publizitate-esatari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007tik 2013ra RTVEko Sustapen Sailean lan egin zuen, La 2 eta Clan kateko sustapeneko esataria zela.[19]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko azaroaren 21ean, goizaldeko 3etan, hil egin zen minbizia zela eta.[20][21][22][23][24][25][26][27][28][29][30][31][32][33][34][35][36][37][38][39][40][41][42][43][44]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Anexo II, XVI Convenio Colectivo de RTVE» (PDF), www.cgtrtve.org, 2007ko abuztuaren 20a (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Antolín García - Ficha eldoblaje.com - Doblaje», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Antolín García - Ficha eldoblaje.com - Doblaje», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Antolín García - Ficha eldoblaje.com», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Antolín García», IMDb (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ Alesves (2019ko urriaren 8a), «Enciclopedia del Cine Español: Rosita Valero», Enciclopedia del Cine Español (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Rosita Valero - Ficha eldoblaje.com», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Rosita Valero», IMDb (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Rosita Valero - Ficha eldoblaje.com - Doblaje», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «José Antonio Ceinos - Ficha eldoblaje.com», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «José Antonio Ceinos», IMDb (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «José Antonio Ceinos - Ficha eldoblaje.com - Doblaje», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «José Antonio Ceinos - Ficha eldoblaje.com - Doblaje», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «José Antonio Ceinos - Ficha eldoblaje.com - Doblaje», www.eldoblaje.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ elbuendoblaje (2018ko abuztuaren 22a), «JOSÉ ANTONIO CEINOS», EL BUEN DOBLAJE (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «In memoriam: José Antonio Ceinos», Jos Gómez, 2018ko apirilaren 18a (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ ADOMA, Administrador (2018ko apirilaren 5a), «Ha fallecido José Antonio Ceinos», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko ekainaren 28a), «Marta y Antolín», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ vertele.eldiario.es (2013ko apirilaren 8a), «¿Hablando se entienden las cadenas? Vertele junta por primera vez a las voces de las 'teles'», vertele (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Fallece Marta García, expresentadora de 'El Tiempo' de TVE - RTVE.es, 2013ko azaroaren 21a (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Marta García, voz y rostro en TVE - RTVE.es, 2013ko azaroaren 21a (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ vertele.eldiario.es (2013ko azaroaren 21a), «Muere Marta García, emblemático rostro de TVE», vertele (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ «MARTA GARCÍA», EL BUEN DOBLAJE, 2019ko otsailaren 7a (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ RTVE.es (2013ko azaroaren 21a), «Fallece Marta García, una de las primeras 'mujeres del tiempo' en TVE», RTVE.es (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 29a), «"En memoria de Marta García"», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Echeverría, David (2015eko azaroaren 21a), «"Marta"», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 21a), «Hasta siempre, princesa», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Marta (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Echeverría, David (2014ko otsailaren 5a), «La sonrisa de Marta», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 21a), «Ha fallecido Marta García», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 25a), «Misa por Marta García», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 27a), «Gracias de parte de la familia de Marta García», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ ADOMA (2018ko azaroaren 20a), Recordando a Marta García (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ «Hasta siempre, Marta García.», Jos Gómez, 2013ko azaroaren 22a (kontsulta data: 2021eko apirilaren 2a).
- ↑ lainformacion.com, «Muere Marta García, emblemática locutora de 'El Tiempo' de TVE», La Información (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Muere Marta García, expresentadora de 'El tiempo' de TVE», FormulaTV (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 25a), «La familia de "Big Bang" brinda por Marta», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 23a), «"La dulce Marta", por Salvador Aldeguer», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ Con tu sonrisa te has llevado la nuestra (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ Echeverría, David (2013ko azaroaren 25a), «"Una palabra", por Juan Arroyo.», Adoma (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «EDM Escuela de doblaje de Madrid», www.facebook.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «GARCIA GOMEZ MARTA MIRIAM - Cargos en empresas», www.empresia.es (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Marta García (1961-2013): homenaje de Find a...», es.findagrave.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
- ↑ «Marta García | cantidubi.com», cantidubi.com (kontsulta data: 2021eko apirilaren 3a).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1961eko jaiotzak
- 2013ko heriotzak
- Madrildarrak
- Madrilen hildakoak
- Minbiziak hildakoak
- Espainiako bikoiztaileak
- Emakume kazetariak
- Madrilgo kazetariak
- Emakume bikoiztaileak
- Emakume aurkezleak
- Espainiako telebista aurkezleak
- XX. mendeko kazetariak
- XXI. mendeko kazetariak
- Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikasleak
- Televisión Españolako aurkezleak