Martin Goihetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Goihetxe
Goyhetche Fableac edo aleguiac.jpg
Bizitza
JaiotzaUrruña1791ko irailaren 8a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaUrruña1859ko ekainaren 12a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 740

Martin Goihetxefrantsesezko grafian, Martin Goyhetche— (Urruña, Lapurdi, 1791ko irailaren 8a - 1859ko ekainaren 12a) XIX. mendeko euskal idazlea eta apaiza izan zen.

Harena da Andre dena Mariaren ilhabetea (1838) idazlana, egunero jarraitu beharreko eredu eta gogoeta liburua.

Ondoren, La Fontaineren alegiak itzuli zituen lapurterara, Fableac edo aleguiac izenburuaz. Florianen alegiak itzuli zituen ere, baina horiek argitaratu gabeak gelditu dira. Horien eskuizkribuak Pariseko Biblioteka Nazionalean deskubritu zituen Aurelia Arkotxa filologoak 2000 urte hastapenean.[1]

Goihetxerena da, halaber, Lehoisaren oxekiac poesia (1879).[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Goyhetche medikua eta Marie Braten seme, 1791an sortu da Urruñako Haristeguia etxean. Apeza izendatua 1817ko abenduaren 20an, Urruñako bikario kargua eramaten du 1818tik goiti. Aintzilako erretore izan da hilabete betzuentzat 1836 urtean, baina kargua uztea erabakitzen zuen.

Anton Abbadiaren Lore jokoetako epai-mahaian parte hartu zuen 1853tik 1855era.

Urruñan zendu da 1859ko ekainaren 12an.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mayatza edo Mariaren Ilhabetea egun gucietaco cantikekin (1856)

Olerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratu gabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fables de Florian, traduites en dialecte labourdin par l’abbé Goyhetche, Fond Celtique et Basque 162[5]
  • Fables de La Fontaine, traduites en dialecte labourdin par l’abbé Goyhetche, Fond Celtique et Basque 163[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Arcocha-Scarcia, Aurélie. (2003-11-01). «Manuscrits relatifs aux fables de La Fontaine et de Florian traduites et adaptées du français au basque labourdin par Martin Goyhetche (1791-1859)» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (8): 25–83. doi:10.4000/lapurdum.916. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
  2. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
  3. (Frantsesez) Arcocha-Scarcia, Aurélie. (2003-11-01). «Manuscrits relatifs aux fables de La Fontaine et de Florian traduites et adaptées du français au basque labourdin par Martin Goyhetche (1791-1859)» Lapurdum (8): 25–83. doi:10.4000/lapurdum.916. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
  4. «Martin Goihetxe: Fableak edo Alegiak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  5. Fables de Florian, traduites en dialecte labourdin par l’abbé Goyhetche (double copie). XIX (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  6. Fables de La Fontaine, traduites en dialecte labourdin par l’abbée Goyhetche. XIXe siècle. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.