Aurelia Arkotxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aurelia Arkotxa
Bizitza
Jaiotza Baigorri1953ko urriaren 3a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Lanbidea
Lanbidea poeta

Aurelia Arkotxa Mortalena[1] (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1953ko urriaren 3a - ) euskal idazlea eta euskaltzain osoa da. Hendaian bizi da 10 urte zituenetik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bordeleko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatu eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen, ASJUk 1993an argitaratu zuen Gabriel Arestiren Maldan behera lanari buruzko tesia eginez. Gaur egun Baionako unibertsitatean euskal filologia eta klasikoak irakasten dihardu; Maiatz literatura aldizkariaren sortzaileetako bat eta Berria egunkariaren kolaboratzaile da, besteak beste. CNRS ospetsuak Baionan duen IKER euskal hizkuntzaren eta testuen ikerketa zentroko kide da, eta Lapurdum aldizkariaren zuzendari.

2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2008ko uztailaren 19an, Euskaltzaindiak Hendaian egindako bilkuran, euskaltzain oso egin zuten; eta, 2009ko azaroaren 3an, Euskaltzaindiko lehendakariorde.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal literaturan berritzaileak diren itsasoari buruzko hurbilketa literarioak eta geopoetika deituriko joeran kokatzea dira Arkotxaren ekarpen nagusiak.

Bere olerki batzuk hainbeste aldizkaritan argitaratu dira: Maiatz, Mazzantini, Zurgai, Garziarena, Hegats...

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa-lan hauek egin ditu, besteak beste:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aurelia (edo Aurélie) Arcocha-Scarcia izen osoa ere erabiltzen du ofizialki; ikus Bordeleko Unibertsitateko webgunea].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]