Martin Ruiz de Zubiate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Ruiz de Zubiate
Bizitza
JaiotzaArratzu
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Irakaslea(k)Juan Antxieta
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Martin Ruiz de Zubiate (Arratzu) XVI. mendeko bizkaitar eskultorea, Juan de Antxietaren ikaslea izan zen, eta Burgosko erretaulen zirkuluan jaso zuen prestakuntza, Domingo Enberesrekin.

Durangoko Uribarriko Santa Maria elizako Erretaula Nagusia Martin Ruiz de Zubiatek egina da. Arkitekto horrek bertan lan egin zuen 1578tik 1590era. Antxietaren dizipulu hau Migel Angelen jarraitzaileen romanismoaren ordezkaria da Bizkaian XVI. mendearen azken herenean.

Arabako Urizaharrako erretaularen goiko aldea egin zuen, 1570ean, eta 1578 eta 1590 artean, haren maisu zena (Juan de Antxieta) ordeztu zuen, Uribarriko Santa Maria elizaren erretaula egiteko lanetan, Durangon. Uste da Briviescan ikasi zuela hori egiten erretaulak herri honetan dagoen baten antza baitu.[1]

1579an Antxietarekin Burgosko Huelgas Reales monasterioaren kapitulua egin zuen. 1592an Martin Basaberekin, Deustuko San Pedro elizarena ere egin zuen. Haren estilo erromanistak apaingarri platereskoak gainditzen ditu, eta erabat nabarmena Olabarrietako Santo Tomasen erretaulan, Zeberion, 1592an amaitu zuena.[2] Eskultore honek egin zuen baita ere Hondarribiko elizaren aldare nagusia. Halaber, 1603an Gasteizko San Pedro elizan esku hartu zuela jasota dago.

1578ko martxoan Juan Erretaularen diseinua egiteko, Beltran de Otazu, Martín Ruiz de Zubiate (eta honekin batera Juan de Antxieta), Pedro de Masaga, Juan Carranza eta Francisco de Uriza aurkeztu ziren. Azkenean Martin Ruiz de Zubiateren diseinua aukeratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]