Martín Lasarte
Martín Lasarte | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Montevideo, 1961eko martxoaren 20a (63 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Uruguai | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 182 zentimetro |
Martín Bernardo Lasarte Arróspide (Montevideo, Uruguai, 1961eko martxoaren 20a) futbol jokalari ohi eta entrenatzaile uruguaitarra da, 2009-2011 bitartean Real Sociedad entrenatu zuena, 2010ean talde hura Espainiako futbol ligako lehen mailara itzultzen lagundu zuena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montevideoko Nacionalean txapelketa ugari irabazi zituen 1980ko hamarkadan. Espainian, Deportibon jokatu zuen. Bere herrialdean ere hainbat klubetan jokatu zuen.
Hauek izan ziren ibilitako klub guztiak:
- Club Nacional de Football (Uruguai)
- Deportivo La Coruña (Espainia)
- Defensor Sporting (Uruguai)
- Central Español (Uruguai)
- Rentistas (Uruguai)
Entrenatzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996ean hasi zen entrenatzaile lanetan, eta geroztik hainbat herrialdetan egin ditu lan horiek. 2009an Real Sociedaden entrenatzaile bilakatu zen, Espainiako futbol ligako bigarren mailan, eta hurrengo urtean taldea lehen mailara igotzea lortu zuen. 2010-2011 denboraldiaren amaieran, Errealak Lasarteren kontratualdia amaitu zuen.
Hauxe da orain arte egin duen entrenatzaile ibilbidea:
- 1996 – 1997: Rampla Juniors (Uruguai)
- 1998 – 1999: Rentistas (Uruguai)
- 2000 – 2001: Bella Vista (Uruguai)
- 2002: Al Wasl Club Dubai (Arabiar Emirerri Batuak)
- 2003 – 2004: River Plate (Uruguai)
- 2005 – 2006: Nacional (Uruguai)
- 2007: Millonarios (Kolonbia)
- 2008 – 2009: Danubio Fútbol Club (Uruguai)
- 2009 – 2011: Real Sociedad (Euskal Herria)
- 2012 – -: Club Deportivo Universidad Católica (Txile)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lasarteren profila, Errealaren webgunean.
- Elkarrizketa Martin Lasarteri, Argia astekarian.