Mary Galway

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Galway
Bizitza
JaiotzaDowneko konderria, 1864
Heriotza1928ko irailaren 26a (63/64 urte)
Jarduerak
Jardueraksindikalista

Mary Galway (Down Konderria, Irlanda, 1864 - 1928ko irailaren 26a) sindikalista eta sufragista irlandarra zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Galway Moiratik hurbil jaio zen, Down Konderrian, non lau ahizpekin batera hazi baitzen. Gero, Belfastera joan ziren, han familiaren diru-sarrerak liho-ehunaren industriaren araberakoak baitziren. Mary Galway 11 urterekin hasi zen lanean, eta Textile Operatives Society of Ireland-ekin bat egin zuen. 1898an, Belfast Trades Council-eko exekutibo aukeratu zuten. Urte hartan bertan, Belfast Trades Council ordezkatu zuen Irlandako sindikatuen bosgarren biltzarrean, Lizzie Brucerekin batera.[2]

Sindikalismoa eta ehungintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907an, Mary Galway Textile Operatives Society of Ireland-eko lehendakari izendatu zuten. Sindikatu Irlandarren Kongresuko exekutibo nazionalean parte hartzen zuen lehen emakumea ere izan zen. 1910ean, sindikatuko lehendakariorde hautatu zuten lehen emakumea izan zen.[3]

1900 baino lehen, sindikatuak 1.000 kide zituen, eta, 1918an, 10.000 baino gehiago ziren. James Connolly eta Mary Galway aurrez aurre jarri ziren: Galwayren iritziz, Connollyk sortu zuen sindikatua lehiakide baino ez baitzen. Hala ere, bere sindikatukideentzat helburu esanguratsuak lortzea eta herrialde osoan sindikatuaren adar berriak sortzea lortu zuen.[4]

Bere konpromiso sindikal eta karrera profesional osoan, xede izan zuen genero-berdintasuna, emakumeen sufragioa eta Britainia Handiko Parlamentuan ordezkaritza izan zezatela emakumeek.[2]

Mary Galway, halaber, Ulsterreko Emakumearen Enplegurako Batzorde Nagusiko kidea zen, eta soldatei, klase-borrokari edo langileen eskubideei[5] buruz The Irish Citizen kazetak antolatzen zituen eztabaidetan ohiko partaidea.[6]

Marie Galwayk langileekin zerikusia zuten zenbait gairen testigantza eman zuen Britainia Handiko Parlamentuaren aurrean, eta egun erdiz eskolan eta beste erdiz lan egiten zuten haurren egoera ezabatzen lagundu zuen. Asteko lanaldia 48 ordura murriztearen alde ere egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]