Matilde Cherner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matilde Cherner
Bizitza
JaiotzaSalamanca, 1833
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril eta calle de la Palma1880ko abuztuaren 15a (46/47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Izengoitia(k)Rafael Luna

Matilde Rafaela Cherner[1] (Salamanca, 1833Madril, 1880ko abuztuaren 15a) espainiar idazle eta kazetaria, errepublikazalea eta "Rafael Luna" ezizena erabiliz legezko prostituzioarekin kritiko agertu zen emakume aitzindaria.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama Antonia Hernández Luna zuen, Aldeadavila de la Riberakoa (Salamanca), eta aita Juan Cherner, San Fernandokoa (Cádiz). Latina eta frantsesa menperatzen zituen. La Revista Salmantina eta El Federal Salmantino aldizkarietan idatzi zuen.[2]

Rafael Luna goitizenarekin, Novelas que parecen dramas (1877), Las tres leyes (1878), Ocaso y aurora (1878) eta María Magdalena: estudio social (1880) eleberriak argitaratu zituen, baita lan kritiko ugari ere.[4]

Antzerki lan batzuk ere idatzi zituen, Don Carlos de Austria eta La Cruz. Autorearen arabera, antzerkiok errefusatuak izan ziren Nuñez de Arceren El haz de leña (1872) eta Agustin Fernando de la Sernaren Don Rodrigo (1873) antzezteko, gai berberak lantzen zituzten obrak. Juicio crítico-ren autorea ere izan zen, Cervantesen Novelas ejemplares-i buruzkoa. [5]

La Ilustración de la Mujer aldizkari madrildarrean ere idatzi zuen.[6] Aldizkari horretan idatzitako hiru poema, kontakizun literario bat, musika erlijiosoari buruzko azterlan bat eta emakumeen egoerari buruzko artikulu batzuk gorde dira, Las mujeres pintadas por sí mismas izenburupean, hauek bere izenarekin sinaturik.[7] La Ilustración Republicana Federal-en ere parte hartu zuen.

Maria Magdalena bere lanik polemikoena izan zen, non legezko prostituzioa kritikatu zuen, La Ilustración de la Mujer aldizkarian idazten zituen artikuluetan bezala.[7] Eleberriaren protagonista prostituta gazte bat da, espainiako eleberrietan aitzindaria izanik.[8] Idazleak bere eleberria naturalistatzat definitu zuen, baina ñabardurekin, izan ere deskribapena baino gehiago gogoeta garatzen du. Jarrera moralizatzailearekin, kritika egiten dio gizarteari, prostitutak behar baditu ere, baztertu egiten dituelako.[2]

Gerora, beste autore batzuek ere prostitutak eleberrien protagonista bihurtu zituzten, hala nola, Eduardo López Bago medikuaren La prostituta (1884) eta Benito Pérez Galdosen La desheredada (1881).

Ofizialki, Madrilgo La Palma kaleko 21. zenbakian hil zen, aneurisma baten ondorioz, 1880ko abuztuaren 15ean.[2][4] Ustekabeko heriotza izanik zenbait zurrumurru eragin zituen, prostituzioaren salaketagatik jasotako presio publikoaren ondoriozko suizidioa izan zitekeelakoan.[9]

2022an, Espinas argitaletxeak Maria Magdalena berrargitaratu zuen.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La salmantina que escribía con nombre de hombre» La Crónica de Salamanca 2020-06-28.
  2. a b c d Rodríguez Sánchez, María de los Ángeles. (1998). «Matilde Cherner: una voz femenina y crítica ante la prostitución en la España de 1880» Actas XIII Congreso Asociación Internacional de Hispanistas ISBN 84-7039-847-4..
  3. Según la historiadora María del Carmen Simón Palmer en Escritoras españolas del S. XIX. Manual bio-bibliográfico, Castalia. Madrid. 1991.
  4. a b «'La España moderna' - Año I Número IX (01/09/1889)» prensahistorica.mcu.es: 193-194..
  5. Ossorio y Bernard 1889, 193-194 orr. .
  6. Rodríguez Sánchez 2005, 307-319 orr. .
  7. a b Rodríguez Sánchez, M.ª de los Ángeles. «Matilde Cherner y «La Ilustración de la Mujer»» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes.
  8. «Matilde Cherner, la escritora que se adelantó a Galdós» Zenda 2022-07-17.
  9. «Matilde Cherner, la escritora que denunció la prostitución en España (antes incluso que Galdós)» El Español 2022-07-30.
  10. «La editorial Espinas rescata una obra de la salmantina Matilde Cherner, invisibilizada hasta hoy» El Español 2022-06-28.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matilde Cherner