Edukira joan

Matt Smith (aktorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matt Smith (aktorea)

(2015)
Bizitza
JaiotzaNorthampton1982ko urriaren 28a (41 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaNorthampton
Hezkuntza
HeziketaNational Youth Theatre (en) Itzuli
Northampton School for Boys (en) Itzuli
Ekialdeko Angliako Unibertsitatea
(2002 - 2005)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, aktorea eta kontularia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm1741002 Allocine: 224013 Rottentomatoes: celebrity/matt_smith_4 Allmovie: p487115 TCM: 11450378 TV.com: people/matt-smith-3
Musicbrainz: fdf8f183-d295-4dcd-b1cc-c932240befcf Discogs: 2141423 Edit the value on Wikidata

Matthew Robert Smith (Northampton, 1982ko urriaren 28a - ) Ingalaterrako aktore bat da, telebistan, zineman eta antzerkian lan egin duena. Doctor Who telesailean hamaikagarren doktorearen papera betetzeagatik da ezaguna. Ondoren The Crown eta House of the Dragon telesailetan protagonista izan da.

Futboletik antzerkira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan futbolari profesionala izatekoa zen eta Nottingham Forest eta Leicester City klubetako gazte mailako taldetan jokatu zuen[1]. Leicesterren kapitaina ere izan zen[2]. Bizkarreko lesio baten ondorioz erretiratu egin zen eta antzerkia egiten hasi zen National Youth Theatre-n eta Ekialdeko Angliako Unibertsitatean drama eta idazkera kreatibo ikasketak egin zituen[3]. 2003an hasi zen antzerkian lan egiten; Murder in the Cathedral, Fresh Kills, The History Boys, On the Shore of the Wide World...[4] Telebistan ere hainbat telesail egin zituen, aipagarriena Party Animals telesailean egin zuen Danny Foster detektibearen lana[5].

2009ko urtarrilaren 3an hamaikagarren doktorea izango zela iragarri zen eta sorpresa handian izan zen, Smith baino askoz ezagunagoak ziren aktoreak aurrikusten baitziren paper horretarako[6]. 26 urte baino ez zituen orduan. Karen Gillan eskoziarra izan zuen Amy Pond laguntzailearen paperean[7] eta bientzako arrakastatsua izan zen Doctor Whon egindako papera. Telesailaren 5., 6. eta 7. denboraldietan protagonista izan ondoren 2013ko Gabonetako atal berezia izan zuen Doctorearen papera bete zuen azkena. Azken denboraldiaren erdialdetik aurrera Jenna Coleman izan zuen laguntzaile[8].

Hamaikagarren doktore gisa egindako lanarengatik hainbat sari irabazi zituen, SFX Awards (2011n eta 2012an) eta National Television Awards (2012an eta 2014an).

Ondorengo lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doctor Who amaitu eta hurrengo urtean Netflix kateko The Crown telesailean Filipe Edinburgokoa izateko aukeratua izan zen[9]. Bi denboraldi egin zituen bertan eta 2018ko Emmy Sarietarako izendapena lortu zuen[10].

2020an Game of Thrones telesail arrakastatsuaren prekuela den House of the Dragon telesaileko protagonista izateko aukeratu zuten[11]. Telesaila 2022ko abuztuaren 21ean hasi zen emititzen[12].

Matt Smith eta Karen Gillan, Doctor Who telesaileko bikote protagonista, 2010ean.
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2008 In Bruges Harry Waters gaztea ezabatutako eszena
2010 Womb Thomas
2014 Lost River Bully
2015 Terminator Genisys Alex / Skynet / The T-5000
2016 Pride and Prejudice and Zombies Mr. Parson William Collins
2018 Mapplethorpe Robert Mapplethorpe
Patient Zero Morgan
Charlie Says Charles Manson
2019 Official Secrets Martin Bright
2020 His House Mark Essworth
2021 Last Night in Soho Jack
The Forgiven Richard Galloway
2022 Morbius Milo
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2006 The Ruby in the Smoke Jim Taylor Telesaila
2007 The Shadow in the North
Party Animals Danny Foster Protagonista, 8 atal
Secret Diary of a Call Girl Tim atal bakarra
The Street Ian Hanley
2009 Moses Jones DS Dan Twentyman Miniseriea, 3 atal
2010–2014 Doctor Who Hamaikagarren doktorea 46 atal, 5-7 denboraldiak, 2013ko berezia eta 8. denboraldian atal bat
2010 The Sarah Jane Adventures 2 atal
2011 Christopher and His Kind Christopher Isherwood Telefilmea
2012 Bert and Dickie Bert Bushnell
2013 An Adventure in Space and Time Bere burua
The Five(ish) Doctors Reboot Matt Smith
2016–2017 The Crown Filipe Edinburgokoa Protagonista , 20 atal
2021 This Time with Alan Partridge Dan Milner atal bakarra
Superworm Superworm Ahotsa
2022– House of the Dragon Daemon Targaryen Protagonista
Urtea Antzezlana Pertsonaia Oharrak
2003 Murder in the Cathedral Thomas Becket National Youth Theatre
2004 The Master and Margarita Basoon Lyric Hammersmith
Fresh Kills Arnold Royal Court Theatre Upstairs
2005 On the Shore of the Wide World Paul Danzinger Royal Exchange
Royal National Theatre
2005–2006 The History Boys Lockwood Royal National Theatre
2006 Burn/Chatroom/Citizenship Tom/William/Gary
2007 That Face Henry Royal Court Theatre Upstairs
2007–2008 Swimming with Sharks Guy Vaudeville Theatre
2008 That Face Henry Duke of York's Theatre
2013–2014 American Psycho Patrick Bateman Almeida Theatre
2016 Unreachable Maxim Royal Court Theatre
2019 Lungs M Old Vic
Urtea Bideojokoa Pertsonaia Oharrak
2010 Doctor Who: The Adventure Games Hamaikagarren doktorea
Doctor Who: Return to Earth
Doctor Who: Evacuation Earth
2012 Doctor Who: The Eternity Clock
2015 Lego Dimensions Audio artxiboa

Laburmetraiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2009 Together Rob
2013 Cargese - Zuzendaria
2021 "We're On Our Way Now" Noel Gallagher's High Flying Birds (bideoklipa)
"Flying on the Ground" Noel Gallagher's High Flying Birds (bideoklipa)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «BBC - Doctor Who - News Story» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  2. (Ingelesez) «BBC Radio 4 - Desert Island Discs, Matt Smith» BBC (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  3. «That face to watch| Theatre | This is London» web.archive.org 2009-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  4. «London & West End theatre tickets, Theater listings and information, dinner/hotel deals | Photos, videos, interviews – london.broadway.com» web.archive.org 2009-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  5. «BBC - Press Office - Matt Smith is the new Doctor» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  6. (Ingelesez) Doctor Who: Runners and riders. 2009-01-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  7. «Doctor Who Matt Smith Karen Gillan as the Eleventh Doctor and Amy Pond» www.themindrobber.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  8. (Ingelesez) «Matt Smith wishes he'd stayed on Doctor Who for longer: "That's one of my great regrets"» Digital Spy 2016-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  9. (Ingelesez) Sandberg, Bryn; Sandberg, Bryn. (2015-06-18). «John Lithgow, Matt Smith Cast in Netflix’s ‘The Crown’» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  10. (Ingelesez) «The Night Manager, The Crown, Planet Earth II and Desert Island Discs take top prizes at 43rd Broadcasting Press Guild Awards» Broadcasting Press Guild 2017-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  11. (Ingelesez) Andreeva, Nellie; Andreeva, Nellie. (2020-12-11). «‘House Of the Dragon’: Olivia Cooke, Matt Smith & Emma D’Arcy To Star In HBO’s ‘Game of Thrones’ Prequel» Deadline (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  12. «‘House Of The Dragon’ Gets August Premiere Date On HBO – Deadline» web.archive.org 2022-07-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]