Leicester City Football Club
Ezizena(k) | The Foxes | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1884 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | King Power Stadium edukiera: 32.262 lagun inaugurazioa: 2002 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Leicester City Football Club (ˌlɛstər_ˈsɪti ahoskatua) Ingalaterrako futbol taldea da, Leicester hirian du egoitza eta bere zelaia King Power Stadium da. Hiru aldiz irabazi du Ligako Kopa eta Liga behin (2016).
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leicester Fosse[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1884an sortu zen Wyggeston School-en Leicester Fosse izenarekin eta 1890an Futbol federazioan sartu zen. 1908an bigarren mailan bigarren egin zuen eta lehen mailara igo zen, urte bakarrerako ordea.
Leicester City[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1919an diru arazoen erruz taldeak berfundatu behar izan zuen eta Leicester City Football Club bihurtu zen. 1925ean lehen mailara igo zen eta 1928-29 denboraldian inoizko posturik onena lortu zuen, ligako bigarrena hain zuzen ere, Sheffield Wednesday-gandik puntu bakarrera geldituz. 1935ean maila galdu zuen.
1949an lehenengo aldiz Kopako finala jokatu zuen baina Wolverhampton Wanderers taldeak 3-1 gainditu zuen.
60. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen mailan aritu zelarik hiru alditan jokatu zuen Kopako finala baina guztietan galtzaile atera zen. 1964an berriz Ligako Kopa irabaztea lortu zuen. Ligan lortu zuen posturik onena laugarrena izan zen. 1971 urtean bigarren titulu bat lortu zuen, Ingalaterrako Superkopa.
XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1997an eta 2000an berriz ere Ingalaterrako Ligako Kopak irabazi zituen. Azken urteetan bigarren mailan aritu da eta 2014an lehen mailara itzultzea lortu zuen. 2015-16 inoizko denboraldirik onena egin zuen talde handiei aurrea hartu eta liga irabaziz. Hurrengo denboraldian Txapeldunen Liga bikaina egin zuen final laurdenetaraino iritsiz. Atlético Madrilek kanporatu zuen Madrilen 1-0 galdu eta Ingalaterran 1-1 egin ondoren. Hurreengo urteetan ligan apalago ibili zen, taularen erdialdean. 2020an bosgarren postua lortu eta Europa Leaguerako sailkatu zen.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingalaterran: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ingalaterrako liga (1): 2016; bigarrena 1928-29an.
- Ingalaterrako Kopa (1): 2021; finalista 1949, 1961, 1963 eta 1969an.
- Ingalaterrako Ligako Kopa (3): 1964, 1997 eta 2000
- Ingalaterrako Superkopa (1): 1971
Nazioartean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapeldunen Liga (0): final laurdenak 2016-17an.
Futbolari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingalaterrako Fama Aretoan daudenak:
Gordon Banks (2002)
Peter Shilton (2002)
Gary Lineker (2003)
Don Revie (2004)
Frank McLintock (2009)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
Premier League 2021-22 |
Arsenal | Aston Villa | Brentford | Brighton | Burnley | Chelsea | Crystal Palace | Everton |
Leeds United | Leicester City | Liverpool |