Nottingham Forest Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nottingham Forest Football Club
Ezizena(k)Forest
Sorrera1865
Futbol zelaiaCity Ground
edukiera: 30.600 lagun
inaugurazioa: 1898
PresidenteaGrezia Evangelos Marinakis
EntrenatzaileaGales Steve Cooper
LigaPremier League
2022-2316.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Nottingham Forest Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, egoitza Nottingham hirian (Ekialdeko Midlands) duena. Ingalaterrako Liga bakarra badu ere bi aldiz irabazi du Europako Kopa.

Etxeko partiduak City Ground estadioan jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nottingham Forest taldea 1865 urtean eratu zuten hiriko Bandy jokalariek. Berehala lortu zuten lehenengo titulua, 1898ko Kopa hain zuzen ere.

XX mendean ordea bigarren mailako taldea izan zen eta 1949an gainera hirugarren mailara jeitsi zen. 1957an ordea lehen mailara itzuli zen eta Kopa berri bat irabazi zuen 1959an. Maila onean jarraitu zuen taldeak eta 1967an ordura arteko posturik onena lortu zuen Ligan, bigarren izan baitzen. Hala ere taldearen gainbehera hasi zen eta 1972an bigarren mailara jeitsi zen.

Brian Clough: urrezko aroa (1975-1993)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean Brian Clough fitxatu zuen eta taldearen urrezko aroa iritsi zen. 1977an lehen mailara itzuli, 1978an Liga irabazi eta hurrengo urtean Europako Kopa jokatu zuen, bai eta irabazi ere. Urte berean Europako Superkopa irabazi zuen baina Kontinente arteko Futbol Kopa jokatzeari uko egin zion honek zekarren diru gastua zela eta.

Azken txapelduna izanik Europako Kopa jokatzeko sailkatua zegoen hasieratik eta bigarren urtez jarraian irabazi zuen. Oraingoan Superkopa eta Kontinante artekoa, biak jokatu zituen baina bietan galtzaile atera zen.

Brian Cloughek 1993 arte jarraitu zuen entrenatzen eta taldeak emaitza onak eskuratu zituen, 1989 eta 1990eko Ligako Kopan edo 1984ko UEFAko finalaurrekoa esate baterako.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994. urtean ligan hirugarrena izan zen eta UEFAra sartu zen, talde ingelesen 5 urteko debekua amaitu berri zela, baina ez zuen ibilbide handirik izan ekitaldi hartan. 1997an bigarren mailara jeitsi zen Nottingham Forest. Entrenatzaile aldaketa ugari izan zituen hurrengo urteetan, hamabi pertsona 13 urtetan. 2005ean hirugarren mailara ere iritsi zen.

Gaur egun The Championship (2.maila) txapelketan ari da baina Al-Hasawi kuwaitiarrak erosi du 2012an mailaz igo eta 3-5 urtetan talde indartsua osatzeko asmoz. Baina ez zuen lortu. 2017an Evangelos Marinakis enpresari greziarrak erosi zuen eta 2018ko urtarrilaren 8an Aitor Karanka entrenatzaile gasteiztarra fitxatu zuen.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorreratik bertatik Nottingham Forestek kolore gorria hautatu zuen Giuseppe Garibaldi iraultzaile italiarraren "atorra gorriak" gudalostearen omenez. Ofizialki kolore gorria onartu zuen lehen talde ingelesa izan zen.

2023/2024 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko uztailaren 3an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Ingalaterra ATE Dean Henderson (Manchester Unitedetik utzita)
2 Frantzia ATZ Giulian Biancone
3 Ingalaterra ATZ Steve Cook
4 Ingalaterra ATZ Joe Worrall
5 Belgika ERD Orel Mangala
6 Kamerun ATZ Loïc Mbe Soh
7 Gales ATZ Neco Williams
8 Ingalaterra ERD Jack Colback
9 Nigeria AUR Taiwo Awoniyi
10 Ingalaterra ERD Morgan Gibbs-White
11 Ingalaterra ERD Jesse Lingard
12 Ingalaterra ATE Jordan Smith
13 Gales ATE Wayne Hennessey
14 Ingalaterra ERD Lewis O'Brien
15 Ingalaterra ATZ Harry Toffolo
Zbk. Postua Jokalaria
16 Ingalaterra AUR Sam Surridge
17 Ingalaterra AUR Alex Mighten
18 Portugal ERD Cafú
19 Frantzia ATZ Moussa Niakhaté
20 Gales AUR Brennan Johnson
21 Paraguai ERD Braian Ojeda
22 Ingalaterra ERD Ryan Yates
23 Ingalaterra AUR Joe Lolley
26 Eskozia ATZ Scott McKenna
27 Ingalaterra ATZ Omar Richards
29 Cabo Verde AUR Nuno Da Costa
31 Irlanda ERD Harry Arter
33 Montserrat AUR Lyle Taylor
- Brasil ATZ Renan Lodi (Atletico Madriletik utzita)
- Brasil ATZ Felipe

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa internazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1980.

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1979, 1980.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1979.
  • Finalista (1): 1980.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Finalaurrekoa 1984ean.

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinente arteko Futbol Kopa 1980 Uruguai Nacional 1-0 Nottingham Forest
Txapeldunen Liga 1978-79 Nottingham Forest 1-0 Suedia Malmö FF Munich
1979-80 Nottingham Forest 1-0 Alemania Hamburger SV Madril
Europako Superkopa 1979 Nottingham Forest 2-1 (1-0, 1-1) Katalunia FC Barcelona
1980 Espainia Valencia CF 2-2 (0-1, 2-1) Nottingham Forest

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton