Jenna Coleman
Jenna Coleman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jenna-Louise Coleman |
Jaiotza | Blackpool, 1986ko apirilaren 27a (38 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arnold School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, ahots-aktorea, video game actor (en) eta voiceover artiste (en) |
|
Jenna-Louise Coleman (Blackpool, Lancashire, 1986ko apirilaren 27a) Ingalaterrako aktorea da, Emmerdale telesailean Jasmine Thomas-en papera betetzeagatik[1] eta Doctor Who telesailean Clara Oswalden papera betez 11. eta 12. doktoreen bidaia-laguna izateagatik ezagun egin dena.
Doctor Who, Victoria eta The Cry telesailetan egindako lanarengatik hainbat sari jaso ditu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lancashireko Arnold Schoolen hasi zen antzezlanak egiten. Edinburgheko Jaialdian In Yer Space antzerki konpainiak egindako Crystal Clear antzezlanean berak egindako lanarengatik saria jaso zuen[2].
2005ean Emmerdale telesaileko protagonista bihurtu zen eta 2006an aktore debutari gisa hainbat sari jaso zituen; British Soap Awards eta National Television Awards[3]. 2009ko British Soap Awards sarietan hainbat kategoariatan jaso zitueen izendapenak; emakumezko aktore onena, emakumezko sexiena, aktore-lan onena[4]. 2009an Waterloo Road telesaileko Lindsay James pertsonai surrealista izan zen 9 ataletan. 2011ean filme batean egin zuen debuta, Captain America: The First Avenger filmean hain zuzen ere[1], eta Xenoblade Chronicles bideo-jokoan ahotsa jarri zuen.
2012 urtean Doctor Who telesailean Clara Oswalden paperarekin egin zuen debuta. 11. doktorearekin hainbat ataletan agertu zen, eta hurrengo denboraldian 12. doktorearen bidaia-lagun bihurtu zen. 2016an Viktoria Erresuma Batukoaren bizitzan oinarrituriko Victoria telesaileko protagonista bihurtu zen, Viktoria Erregina beraren papera betez[5].
2019an antzerki mundura itzuli zen All My Sons antzezlanarekin. Old Vic antzoki famatuan aritu zen[6].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Victoria telesaileko Tom Hughes aktorearekin harreman batean dago[7]. Aurretik Richard Madden[8] eta Karl Davies aktoreekin ibili zen[9].
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]One To One Children's Fund elkartearen enbaxadorea izanik Hegoafrikan GIB birusaren inguruko kontzientziazioan lanean dihardu[10]. Place2Be elkarteko enbaxadorea ere bada, ikastetxetan zerbitzu emozional eta terapeutikoak bultzatzen dituen elkartea da hau[11].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2011 | Captain America: The First Avenger | Connie | |
2016 | Me Before You | Katrina Clark | |
2019 | Corporate Monster | Ellen | laburmetraia |
2022 | Klokkenluider | Flo | P |
2023 | Jackdaw | Bo | |
Control | Filmatzen |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2005–2009 | Emmerdale | Jasmine Thomas | Ohiko aktorea, 168 atal |
2009 | Waterloo Road | Lindsay James | 9 atal |
2012 | Titanic | Annie Desmond | 4 atal |
2012 | Room at the Top | Susan Brown | 2 episodes |
2012–2015, 2017 | Doctor Who | Clara Oswald | Protagonista (7-9 denboraldietan), guztira 38 atal atal berezia (2017an) |
2013 | Dancing on the Edge | Rosie Williams | 5 atal |
2013 | The Five(ish) Doctors Reboot | Bere burua | Doctor Who komediazko atala |
2013 | Death Comes to Pemberley | Lydia Wickham | 3 atal |
2016–present | Victoria | Queen Victoria | Protagonista, 25 atal |
2016 | Thunderbirds Are Go | Baines (ahotsa) | atal bakarra |
2018 | The Cry | Joanna Lindsay | Miniseriea, 4 atal |
2020 | Inside No. 9 | Beattie | atal bakarra |
2021 | The Serpent | Marie-Andrée Leclerc | Miniseriea, 8 atal |
2022 | The Sandman | Johanna Constantine | Ohikoa, 3 atal |
2023 | Wilderness | Liv Taylor | Protagonista, 6 atal |
2024 | The Jetty | Ember Manning | Protagonista, ekoizle exekutiboa |
The War Rooms | Joan Bright Astley | Protagonista, ekoizle exekutiboa |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1996 | Summer Holiday | Bridesmaid | |
2004 | Crystal Clear | Thomasina | In Yer Space |
2009 | Jack and the Beanstalk | Abrikotondo printsesa | Theatre Royal, Nottingham |
2019 | All My Sons | Ann Deever | Old Vic Theatre |
2020 | A Separate Peace | Maggie Coates | On-line |
2023 | Lemons Lemons Lemons Lemons Lemons | Bernadette | Harold Pinter Theatre, Manchester Opera House, Brighton Theatre Royal |
Webguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Webgunea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2020 | A Separate Peace | Nurse Maggie Coates | Irakurketa birtuala |
Bideo-jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Bideo-jokoak | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2010 | Xenoblade Chronicles | Melia Antiqua printsesa | |
2015 | Lego Dimensions | Clara Oswald | Joko nagusia eta Doctor Who gehigarria |
2020 | Xenoblade Chronicles: Definitive Edition | Melia Antiqua printsesa | |
2022 | Xenoblade Chronicles 3 | Melia Antiqua printsesa |
Audioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Audioa | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2013 | The Secret Garden | Narratzailea | Irakurketa laburtua |
2013 | Doctor Who: Destiny of the Doctor | Alice Watson / 11. doktorea | atal bakarra |
2016 | A Christmas Carol | Belle | |
2020 | Pressures, Residential | Narratzailea | Istorio laburra |
2020 | Beatrix Potter | Narratzailea | Istorio laburra |
2024 | Iris is More Than Okay | Iris Nightingale |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Jeffery, Morgan. (2012-03-21). «Jenna-Louise Coleman: Who is she?» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Blackpool soap star needs your help - Blackpool Today» web.archive.org 2007-09-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Wilkes, Neil; Welsh, James. (2006-10-31). «National TV Awards 2006: Full winners list» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Green, Kris; Kilkelly, Daniel. (2009-05-09). «British Soap Awards 2009: The Winners» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Barraclough, Leo; Barraclough, Leo. (2015-09-18). «Jenna Coleman Leaving ‘Doctor Who’ to Play Queen Victoria» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) «Jenna Coleman joins Old Vic season» BBC News 2018-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Day, Elizabeth. (2018-09-16). «Jenna Coleman: ‘Being me makes me feel self-conscious’» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ Jefferies, Mark. (2015-06-05). «Doctor Who star Jenna Coleman in love split...but Who made it happen?» mirror (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) «What I know about women» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Jenna Coleman Video» web.archive.org 2015-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Actress Jenna Coleman becomes ambassador for Place2Be» web.archive.org 2017-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jenna Coleman |
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)