Matthias Grünewald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matthias Grünewald

Bizitza
JaiotzaWürzburg, 1480 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaHalle (Saale)1528ko abuztuaren 31 (47/48 urte)
Heriotza modua: izurri bubonikoa
Hezkuntza
HizkuntzakGoi Erdi Aroko alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ingeniaria, arkitektoa, marrazkilaria, obra-maisua eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Bingen
Frankfurt am Main eta Aschaffenburg
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaarte sakroa
figure (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 0cd491bb-3ced-4dbc-b0cb-178fc4d7eb11 Discogs: 2268348 Find a Grave: 9115220 Edit the value on Wikidata

Mathias Neithart GothartGrünewald deitua— (Würzburg?, Alemania, 1480 inguru - Halle, Alemania, 1528ko abuztuaren 31) margolaria izan zen. Alemaniako margolari nagusietakoa den arren, haren bizitzari eta ikasketei buruzko datu gutxi dago, eta gutxi dira, halaber, haren obrak: lau erretaula eta koadro eta marrazki batzuk besterik ez da gorde. Erlijio-gaiak margotu zituen batez ere; haien bidez adierazi zuen hobekien Erdi Aro amaierako artearen hizkuntza formala, poesia dramatikoa eta erlijio-sentimendu sendoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin argitu izan da Grünewaldek non eta norekin ikasi zuen. Lehenengo datu fidagarrien arabera, 1510ean ingeniari hidrauliko gisa hasi zen lanean Mainzko katedralean. Handik urtebetera, Mainzko artzapezpikuaren zerbitzuan ari zen lanean.

Urte batzuetan Alberto Brandeburgokoa izan zuen mezenas, eta 1526an, Lutherren erreformaren alde agertu eta nekazarien borrokaldietan nahastu zela-eta, ihes egin behar izan zuen, Frankfurta lehenik, eta Hallera ondoren. Grünewalden lehen lan ezaguna Kristo iraindua irudi monokromoa da (1503; Alte Pinakothek, Munich), argi efektu bizi eta adierazkortasun handikoak eratzeko zuen trebetasun apartaren erakusgarria. Zenbait elementutan Dureroren eragina sumatzen zaio, haren Apokalipsia sailarena hain zuzen, baina estilo berezia sortu zuen, Pizkundeko idealismoaren eta humanismoaren bestelakoa; irudiak distortsionatzen zituen indarra eta tragedia adierazteko, eta argi-itzal kontraste handia eta kolore gordinak erabiltzen zituen.

Garbiago ikus daiteke estilo berezi hori Alsaziako San Antonio Isemheimgoaren komenturako erretaula (1512-1515, Unterlinden Museoa, Colmar) maisu-lanean; harekin iritsi zuen margolari gisa heldutasuna, argiaren eta kolorearen trataera bikainarekin.

Sufrimenduaren samina adierazteko zuen trebetasuna nabarmena da, orobat, Kristoren gurutziltzea (1500-1502) eta, batez ere, Karlsruheko ohola (1523-1525) obretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matthias Grünewald Aldatu lotura Wikidatan