Edukira joan

Maulbronngo monasterioa

Koordenatuak: 49°00′04″N 8°48′46″E / 49.0011°N 8.8129°E / 49.0011; 8.8129
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maulbronngo monasterioa
Kloster Maulbronn
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualdeKarlsruhe
Baden-Württembergeko baserri-barrutiEnz
Alemaniako hiri-udalerriMaulbronn
Koordenatuak49°00′04″N 8°48′46″E / 49.0011°N 8.8129°E / 49.0011; 8.8129
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1147
Suntsipena2024
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Erreferentzia546
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1993 (XVII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Maulbronngo monasterioa (alemanez: 'Kloster Maulbronn') Europan hobeto gorde diren Zistertar monasterioen artean dago. Maulbronn hiritik gertu dago, Alemaniako Baden-Württemberg estatuan. Hiritik kanpo dago, gotortua. Bretten eta Knittlingen beste hiri gertuenak dira. Monasterioa 1147an sortu zen, Aita Santuaren laguntzaz, Eugenio III.a. Eraikinean oso estilo desberdinak ikus daitezke, erromaniko eta gotiko bereziki zeren eta bi estilo horien arteko trantsizio garaian altxatu baitzen. Garrantzia handia du monasterioa urez hornitzeko egin zuten sistema, egun oraindik osoa dagoena. 1993an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen.[1]

Monasterioa 1147an sortu zen, Eugenio III.a Aita Santu zistertarraren babespean. Eliza nagusia, erromanikotik gotikora bitarteko estilo batean eraikia, 1178an sagaratu zuen Arnoldek, Espirako gotzainak. Erreforma protestantearen ondoren, Württembergeko dukeak monasterioa bereganatu zuen, 1504an, eta bertan eraiki zuen bere ehiza pabiloia. XVII. mendearen erdialdean, aurreko abadia, apaizgaitegi protestante bihurtu zen, gaur egun, Maulbronn eta Blaubberen Seminario Ebanjelikoa bezala ezagutzen dena. Elizgizon protestanteek eraikin monastikoak beren beharretarako egokitu zituzten.[2]

Patioaren panoramika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://whc.unesco.org/es/list/546
  2. Guide vert Michelin, Allemania, 2008, 346 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]