Maxime Maufra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maxime Maufra
MaufraPortrait.jpg
Peintre de la Marine

Bizitza
Jaiotza Nantes1861eko maiatzaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Poncé-sur-le-Loir1918ko maiatzaren 23a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, grabatzailea eta litografoa
Lan nabarmenak The Bay of Douarnenez
Q17493591
Q17494462
Jasotako sariak
Mugimendua Pont-Aven Schoola
Genero artistikoa Itsas ikuspegia
paisaia margolaritza

Maximilien Émile Louis Maufra (Nantes, 1861eko maiatzaren 17a - Poncé-sur-le-Loir, 1918ko maiatzaren 23a), Maxime Maufra izenarekin ezaguna egin zen margolari, grabatzaile eta litografo frantsesa. Inpresionismo eta postinpresionismoarekin lotzen zaio.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolaritzan haren aitarekin hasi zen, Loire ibaiaren paisaiak margotzen. Aitak negozio mundura bideratu nahian Ingalaterrara bidali zuen eta han Maximek Turnerren margolaritza ezagutu zuen. Halaber, Gales eta Eskozia ezagutu zuen eta horrek inpaktu handia izan zen berarentzat. 1884an Frantziara itzuli zen. 1886an, Parisko erakusketa batean, Octave Mirbeauk bere margolaritza ezagutu zuen. 1890an Maxime Maufrak buru-belarri margolaritzan aritzea erabaki zuen. 1892an Parisko Bateau-Lavoirren instalatu zen, lehendabizikoa izanik. 1890an Gauguin ezagutu zuen; ondoren, Pont-Avenen eta Poldun boladak batzuk egon zen. Poliki-poliki bere estilo propioan joan zen sakotzen. Bere paisaiak originalak dira, asko eta asko itsas-paisaiak. Quiberon, Raz, Crozon penintsula ezagutu zituen eta paisaia haiek bere lanen protagonistak izango ziren.[2]

Margolan ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxime Maufra Aldatu lotura Wikidatan