Maximo Zaragozakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Maximo Zaragozakoa Zaragozako apezpiku bisigodoa izan zen 592tik 619ra. Bere aurrekaria Sinplizio izan zen. Rekaredo, Liuva II.a, Witeriko, Gundemaro eta Sisebuto erregeak katolizismora aldatu zirenean izan zen Zaragozako apezpiku. Zaragozako II. kontziliora joan zen 592an, Bartzelonako II. kontziliora 599an eta Egarako kontziliora 614an, eta Gundemarroren ituna sinatu zuen 610ean.

Maximok VI eta VII. mendetan bisigodoen kulturaren loraldian lagundu zuen, ondoren Isidoro Sevillakoa, Eugenio Toledokoa edo Braulio Zaragozakoak jarraitu zutena.

Hainbat lan idatzi zituen bertsoan eta prosan, Isidoro Sevillakoak esaten duenez De viris illustribus liburuan. Bere lanik nabarmenena Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum izan zen, Chronica Caesaraugustanarekin batera, galdu dena. Azken obra honen zati bakarra Biktor Tunnunakoak jasotako anotazioa litzateke.

XVI. mendearen hasieran Jerónimo Román de la Higuera josulagunak kronika honen faltsifikazioa idatzi zuen.