Maya Mihindou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maya Mihindou
Bizitza
JaiotzaLibreville1984ko abenduaren 1a (39 urte)
Herrialdea Frantzia
Jarduerak
Jarduerakartista, komikigilea, ilustratzailea, diseinatzaile grafikoa, argazkilaria eta erreportaria
Enplegatzailea(k)Ballast (en) Itzuli

Maya Mihindou (Libreville, Gabon, 1984) Gabongo ilustratzaile, argazkilari eta kazetari bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maya Mihindou 1984ko abenduaren 1ean jaio zen Librevillen, Gabonen.[1] Ama gabondarra du; adopziozko aita, kamerundarra, eta amona, normandiarra.[2] Frantziara bizitzera joan baino lehen, Gabon eta Kamerunen artean hazi zen.[2]

Etnosoziologiako lizentziatura egiten ibili ondoren, 2007an, marrazkilari gisa lan egiten hasi zen.[3] 2011ko martxoan, Barbara Canepa Éditions Soleil argitaletxearen zuzendari eta Venusdea bildumaren arduradunak, Mihindou ezagutu zuen bere blogaren bitartez. Harreman horri esker, Maya Mihindouk bere lehen eleberri grafikoa, gaztetxoei zuzendua, argitaratu zuen, Sabine, Venusdea bilduman.[4] Komikiak 160 orrialde ditu, eta Mihindouren bakarkako lehen lana da. Bertan, baso baten —ziurrenik afrikarra— sakonean dagoen herrixka batean bizi diren haur batzuen istorioa kontatzen da. Haien amona hil ondoren, berari eta bere iraganari buruz gehiago jakitea erabakitzen dute, eta horretarako Sabine izeneko fantasiazko hirirantz abiatzea erabakitzen dute.[2] Bidaian zehar, mundu arriskutsu bat eta ahaztutako ametsak izaten dituzten haur soldaduak ezagutuko dituzte. Benjamin Roure kritikariaren arabera, iniziazio-ipuina da, eta ilustratzaile gazteak, tonu bakezale batez, bere sustrai afrikarrak eta bidaiak ekartzen ditu gogora, haurtzarotik helduarora bitarteko igarobide baten bidez.[2]

2012 eta 2013an, Jérôme Noirez frantses nobelagilearen Zoo cosmique seriearen bi liburukien ilustrazioak egin zituen: Le dernier des Babarus (Flammarion, 2012)[5] eta Boule de nuit (Flammarion, 2013)[6].

2014. urtean, Maya Mihindou Ballast aldizkari sozialista eta feministaren sortzaileetako bat izan zen.[7] Bertan, zenbait artikulu eta erreportaje idatzi ditu aldizkariaren sorreratik gaur egunera arte.[8] Beste aldizkari independienteetan ere erreportajeak, ilustrazioak eta artikuluak argitaratu izan ditu, bereziki Panthère, Première eta The Funambulist[9] aldizkarietan.[10] 2017an, Camille Hardouin abeslari frantsesaren Mille bouches lehen albumaren grafismoa eta maketa sortu zituen.[11]

Vertébrale, aldizkariak eta bestelako lanak inprimatzen dituen argitaratze-mikroestruktura, kudeatzen du.[12][13]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko urtarrilean, Procession erakusketa antolatu zuen, Bordeleko CAPC - musée d'Art contemporain museoan, Jul' Maroh komikigilearekin batera.[2] Erakusketak gatazkaren gaia, auzi politiko gisa, jorratzen zuen, antagonismoaren eta bizikidetzaren ikuspegitik, 1.000 m 2-ko diseinu bakarreko espazio batean istorio bisual bat garatuz. Bidaiak bost une zituen: inbentarioa, sumisioa, erbestea, konfrontazioa, mestizajea. Ibilbide lineal horretan, obra guztiak —marrazkiak, bere forma guztietan: graffitia, estenaziloa, marrazki zabalduak, akuarelak, etab.— idatzizko historia baten zerbitzura jarrita zeuden.[2]

Maya Mihindouk Sarah Maldoror: Cinéma tricontinental izeneko atzera begirako erakusketan parte hartu zuen, Sarah Maldororri buruzko fresko handi bat margotuz eta zinemagilearen biografia bat idatziz. Erakusketa Parisko Palais de Tokio aretoan egin zen 2021eko azaroaren 26tik 2022ko martxoaren 20ra bitartean.[14]

Konpromisoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Osons la fraternité izeneko lanean parte hartu zuen 30 bat idazle, artista eta intelektualekin batera, hala nola Christiane Taubira, Léonora Miano, Lydia Salvayre, Achille Mbembe, Pascal Blanchard eta J.M.G. Le Clezio. Lan kolektibo horrek migratzaileen harrera babestea zuen helburu, eta haren egile-eskubideak GISTI (Groupe d'information et de soutien des immigrés) migratzaileei laguntzeko elkarteari eman zizkieten.[15]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011 : Maya Mihindou, Sabine, Soleil, Venusdea bilduma, 2011-03-23, 160 or. (ISBN 978-2302012677)
  • 2016 : Zenbait egile (Maya Mihindouren ilustrazioak), Poésie/Viande, Vertebrale, Cortèges, 1. liburukia, 2016, 100 or.
  • 2017 : Maya Mihindou, Les Géantes, Vertebrale, 2017, 50 or.
  • 2018 : Thélémaque Jackson (Maya Mihindouren ilustrazioak), Le Seigneur des mouches, La Tête ailleurs, 2018-12-14, 28 or. (ISBN 978-2901942009)
  • 2018: Thélémaque Jackson (Maya Mihindouren ilustrazioak), Neg Fey, La Tête ailleurs, 2018-12-14, 29 p. (ISBN 978-2901942016)
  • 2018: Patricia Grange (Maya Mihindouren ilustrazioak), Ventre, sons creux, Vertebrale, 2018, 65 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Maya Mihindou» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-11 data duen 208625940 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Mihindou, Maya - Bibliographie, BD, photo, biographie» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  2. a b c d e f (Frantsesez) Métis, Esprit. (2013-01-20). «Maya Mihindou : la poésie du graphisme (texte intégral)» ESPRIT METIS - le blog (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  3. (Frantsesez) «Maya Mihindou» www.ricochet-jeunes.org 2018-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  4. (Frantsesez) «Maya Mihindou (auteur de Sabine)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  5. «Zoo cosmique, tome 1 : Le dernier des Babarus de Jérôme Noirez» www.sfmag.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  6. «Zoo cosmique, tome 2 : Boule de nuit» sfmag.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  7. (Frantsesez) Dakar, Biennale. (2024-03-04). «Maya MIHINDOU, GABON - FRANCE» BIENNALE DE L'ART AFRICAIN CONTEMPORAIN (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  8. (Frantsesez) Mihindou, Maya. «Maya Mihindou, Auteur à BALLAST» BALLAST (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  9. ∆ TRIANGLE FRANCE ∆. .
  10. (Frantsesez) «ARTIST IN RESIDENCE. MAYA MIHINDOU» The funambulist - Triangle France (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  11. «Illustration # commande - Vertebrale» cargocollective.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  12. (Frantsesez) Procession. Une histoire dans l'exposition. CAPC musée d'art contemporain de Bordeaux (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  13. «Vertébrale - la revue» cargocollective.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  14. (Frantsesez) «Sarah Maldoror : Cinéma Tricontinental - Palais de Tokyo» palaisdetokyo.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  15. (Frantsesez) «"Osons la fraternité" : des écrivains et intellectuels prennent la plume pour l’accueil des migrants» InfoMigrants 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]