Edukira joan

Megachile pluto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Megachile pluto
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
FamiliaMegachilidae
GeneroaMegachile
Espeziea Megachile pluto
[[|]]

Megachile pluto erle espezie bat da, Megachile generoan eta Megachilidae familian[1]. Indonesian aurki daiteke. 63,5 milimetroko hego-zabalera du, munduan ezagutzen den erle espezierik handiena. Uste zen desagertu zela, baina 1981ean hainbat espezimen aurkitu zituzten. Ez zen berriro ere ikusi, ahalik eta 2018an eBayn bi ale saldu ziren arte. 2019an eme bat, bizirik, filmatu zen[2].

Megachile plutok habi komunalak eraikitzen ditu Microcerotermes amboinensis termitaren zuhaitzetako habien barruan. Zuhaitzaren erretxina erabiltzen dute termiten habi barruan gela bereiziak egiteko. Baliteke bi espezie hauen arteko harremana derrigorra izatea[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Megachile pluto» Encylopedia of Life.
  2. (Ingelesez) «World's biggest bee found alive» BBC News 2019-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. Messer, Adam Catton. (1984). «Chalicodoma pluto: The World's Largest Bee Rediscovered Living Communally in Termite Nests (Hymenoptera: Megachilidae)» Journal of the Kansas Entomological Society 57 (1): 165–168. ISSN 0022-8567. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]