Meia-desfeita de grão

Wikipedia, Entziklopedia askea

Meia-desfeita de grão, Portugalgo gastronomian ezaguna den txitxirio eta bakailao entsalada da.

Bakailao eta garbantzu entsalada hau tipula, baratxuria, olioa, perrexila eta ozpinarekin ontzen da. Arrautza eta patata egosiak ere eraman ditzake. Oso azkar prestatzen den entsalada da, Lisboako platera kontsideratzen da naiz eta Portugalgo iparraldean eta Beiras inguruan oso ezaguna den.