Memento mori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Memento mori.

Memento mori latinezko esaldi bat da, euskaraz "Hilko zarela gogoratu" esan nahi du, "Hilkorra zarela gogoratu" zentzuan. Ohikoa den gai bat identifikatzeko erabiltzen da, bai artean zein literaturan: Bizitzaren iheskortasuna.

Bere jatorria Antzinako Erromako ohitura bitxi bat da. Imperator delakoak Erromako kaleetan barna garaile desfilatzen zuenean, bere atzetik morroi batek giza naturaren mugak oroituarazten zizkion, handinahikerian erori ez zedin, eta jainko ahalguztidun baten antzera bere boterea legeak eta ohiturek ezartzen zituzten mugetatik hat erabil ez zezan. Esaldi hau aipatuz egiten zuen, nahiz eta Tertulianoren testigantzaren arabera[1] ziurrenik erabilitako esaldia honako hau litzateke:

« Respice post te! Hominem te esse memento!
"Begira zure atzetik! Gogoratu gizon bat zarela" (eta ez jainko bat).
 »

Esaldi hau artearen historian hildakoen errepresentazioak izendatzeko ere erabili ohi zen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cf. Apologetikoa 33.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Memento mori Aldatu lotura Wikidatan