Mendiola (Hernio)

Koordenatuak: 43°10′20″N 2°05′48″W / 43.1723144°N 2.0966534°W / 43.1723144; -2.0966534
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendiola
Datu orokorrak
Garaiera431 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°10′20″N 2°05′48″W / 43.1723144°N 2.0966534°W / 43.1723144; -2.0966534
MendikateaHernioko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeTolosaldea
UdalerriaAlkiza
Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendiola».

Mendiola Alkizako udalerrian kokaturiko mendia da herrigunearen iparrekialdean dagoena (43º10'19N, 2º05'49,27W). Mendiolak 431 m-ko altitudea du. Sakamidra bailaran zehar doan bidearen eskuinean kokaturik dagoen tontor konikoa da. Bide beraren ezkerraldean eta Mendiolaren parean, Txurro izeneko gaina dago, 430 m-koa non erpin geodesikoa kokatuta dagoen[1].

Mendiaren izenaz gain, mendiola terminoak baditu beste esanahi batzuk Alkizan. Alkizako udal artxiboak herri-ondasunen artean 6 elementu jasotzen ditu izen horrekin 1750ean: mendia, baserria, herri-saila, irasaila, hariztia eta mintegia[2]. Herri-ondasun horiek errematean jarri zituen udalak XIX. mendearen hasieran (1799-1846 bitartean 8 enkante edo erremate egin ziren) eta jabe pribatuen eskuetara pasa ziren[3].

Mendiola baserriaren erreferentzia 1348an ageri da Lope Diaz de Rojas-ek eta Pero Ibañez-ek Gaztelako erregearen aginduz eginiko Tolosako aitoren semeen erroldan[4]. Dokumentu horretan Alkizako zortzi etxe ageri dira, Mendiola tartean. Gogoan izan orduan Alkiza Tolosako partea zela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urrutia, Javi. «Mendiola (431 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2003). Alkiza. Auzoen eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 280 or. ISBN 84-606-3058-7..
  3. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2003). Alkiza. Auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 286-289 or. ISBN 84-606-3058-7..
  4. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2003). Alkiza. Auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 51 or. ISBN 84-606-3058-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]