Menina Izildinha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menina Izildinha

Bizitza
JaiotzaPovoa de Lanhoso1897ko ekainaren 17a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaGuimarães1911ko maiatzaren 24a (13 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
JarduerakChristian mystic (en) Itzuli
Izengoitia(k)Menina Izildinha eta Anjo do Senhor
Santutegia
Ekainaren 17

Maria Izilda de Castro Ribeiro, Menina Izildinha izenez ezagunagoa, (Povoa de Lanhoso, 1897ko ekainaren 17aGuimarães, 1911ko maiatzaren 24a) 13 urterekin hil zen neska portugaldarra izan zen. Batzuek mirarigiletzat eta santutzat jotzen dute[1]. Izildinharen gurtza batez ere Brasilen hedatu da. Erromatar Eliza Katolikoak ez du santutzat aitortzen[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Povoa de Lanhoson jaio zen 1897ko ekainaren 17an. Egun berean bataiatu zuten Donejakue elizan. Herri-ohituraren arabera, bere amabitxitzat Ama Birjina hartzen zen, eta Alfredo António Teixeira Ribeirok elizan ordezkatu zuen. 1904an, eskolan ikasten hasi zen. Urtebete geroago familia Fafera joan zen bizitzera. 1906ko maiatzean, Izildinhak lehenengo jaunartzea egin zuen[3].

Lepoan tumorea garatu zionean (ziurrenik linfoma edo leuzemiaren ondorioz), herri-erremedioekin tratatzen zuten. Hil aurretik, neskak aitonari esan zion, «Laster etorriko da Jesus nire bila». 1911ko maiatzaren 24an hil zen Guimarãesen eta Urgeres hilerrian lurperatu zuten[3].

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean, Izildinha hil eta 39 urtera, bere neba Constantinok, Altino izenez ezagunagoak, arrebaren gorpua Brasilera eramatea erabaki zuen. Hobitik ateratzean, Fernandok, Izildinharen beste nebak, arrebaren gorpua ez zegoela ustelduta aurkitu zuen. Guimarãestarrak Izildinha beste leku batean hobiratzeari aurka egiten hasi ziren: «Santua da, gurea da, eta ez luke hemendik alde egin behar». Izildinharen amak gorpua Portugalen utzi eta mausoleo batean hobiratzea iradoki zuen, baina Altino ez zegoen ados, eta gorpua Loide Bolivia lurrunontzian Brasilera eraman eta São Paulon lurperatu zuten, non Izildinharen hilobia erromerien erdigune bihurtu zen[3][4].

Monte Alton elikagaiak prozesatzeko planta irekitzekotan zegoenean, Constantinok arrebaren gorpua hara eraman zuen. 1958ko martxoaren 8an, Izildinha bereziki eraikitako mausoleoan lurperatu zuten. 10.000 lagunek hartu zuten parte prozesioan, besteak beste, Izildinha izeneko neskak, zuriz jantzita. Monte Altoko portugaldar komunitateak Constantinori lurra eman zion bere negoziorako[3][4].

1960ko hamarkadan, Izildinharen gurtza eztabaida juridikoaren gai bihurtu zen. Monte Altoko negozioa itxi ostean, Constantino arrebaren gorpua São Paulora eramaten saiatu zen, baina auzitegiak ebatzi zuen ehorzketa lekua udalerriaren jabegora pasatu behar zela. Constantino ez zen berriro Monte Altora itzuli. São Paulon hobiratu zuten, arrebari egin zion hilobian[4].

1999ko datuen arabera, 300 lagun inguru bisitatu zuten astero Izildinharen mausoleoa, eta ekainaren 13tik 20ra 4.000 lagun inguru[5].

Izildinharen miresleek sufritzen duten haur eta nerabeen zaindaritzat dute[6].

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Aparecida Junqueira Veiga Gaeta ikertzaileak Izildinharen gurta goiz hildako santu faltsuen beste gurtza askoren antzekoa dela dio: haurtzaroa edo gaztaroa betiko gisa aurkezten dira, «santuari» beti «mutil» edo «neska» deitzen zaio eta aingeruarekin alderatzen zaio[7].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) Sousa, Levi. «Artigo N.º 14820 - SBT - Santa Izildinha - O Anjo do Senhor - Incontáveis Milagres» Espacojames — O portal do Senhor Jesus 2017-12-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  2. (Portugesez) «Fiéis homenageiam 'menina Izildinha', considerada santa no interior de SP» Ribeirão e França 2013-06-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  3. a b c d (Portugesez) Carvalho, Giovani. «Menina Izildinha: uma "santa popular"» Santos, Beatos, Veneráveis e Servos de Deus 2014-01-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  4. a b c (Portugesez) «Santuário da Menina Izildinha é roubado e depredado em Monte Alto» Em Ribeirão 2016-05-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  5. (Portugesez) «População elege "santos" na região» Folha de S. Paulo 1999-04-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  6. (Portugesez) Mosca Pinezi, Ana Keila. (2018). Dinâmicas Religiosas Transnacionais e Processos Identitários: Olhares Sócio-Antropológicos e Multiculturais Sobre o Fenômeno Religioso. Paco Editorial.
  7. (Portugesez) Junqueira Veiga Gaeta, Maria Aparecida. (1999). «“Santos” que não são santos: estudos sobre a religiosidade popular brasileira» Mimesis 20 (1): 57-76. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]