Mexikortxo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mexikortxo abesti mexikarrak jotzen dituen euskal musika talde bat da, 2011an Nafarroako Basaburuan sortutakoa.

Bere lehen kontzertua 2011ko abenduaren 26an (San Esteban protomartir) Aizarotzen eskeini zuten. Orduz geroztik kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herriko geografia luze zabalean barna: Urruña, Labiano, Donostia, Aniz, Hendaia, Munitibar, Iruñea, Aurtitz..., baita hainbat irrati saio[1] eta telebista programetan[2] agertu ere.

Hasiera batean kide ugarik osatzen zuten banda, eta bere konposizioa aldatzen joan bada ere, Tinto (Gitarra eta Ahotsa) eta Jau (Baxua) izan dira taldearen bizkar hezurra. Egun Pello bateria jolearekin batera aritzen dira herriz herri.

Kontzertuetan taula gainera igo aitzin, aurrez edandako ardo botila baten kortxo errearekin marrazten dituzte bisaian daramaten bibotea, hortik heldu da haien taldearen izena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.youtube.com/watch?v=L8sjjru7XQc