Michael Manley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Manley


Jamaikako Lehen Ministroa

1972ko martxoaren 2a - 1980ko azaroaren 1a
Hugh Shearer
Minister of Foreign Affairs and Foreign Trade (en) Itzuli

1972 - 1975
Hugh Shearer - Dudley Thompson
Oposizioaren buruzagia

1969 - 1972ko martxoaren 2a
Norman Manley (en) Itzuli - Hugh Shearer
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
JaiotzaKingston1924ko abenduaren 10a
Herrialdea Jamaika
HeriotzaKingston1997ko martxoaren 6a (72 urte)
Hobiratze lekuaNational Heroes Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
AitaNorman Manley
AmaEdna Manley
Ezkontidea(k)Beverley Anderson Manley (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
McGill Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Graduapilot officer (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa People's National Party (en) Itzuli

Discogs: 2416496 Find a Grave: 9312083 Edit the value on Wikidata

Michael Manley (Kingston, Jamaika, 1924ko abenduaren 10a - 1997ko martxoaren 6a) politikaria, ekonomista eta kazetaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman W. Manley, Jamaikako Herriko Alderdi Nazionalaren (PNP) sortzaile eta lehen ministro izandakoaren semea zen. Lehenik kazetari gisa nabarmendu zen, baina PNP alderdiaren Jamaikako Langileen Batasun Nazionala sindikatuan murgildu zen ondoren, eta 1962an senatari izendatu zuten. Handik bost urtera Ordezkarien Ganberarako hautatu zuten, eta 1969an bere alderdiko buru egin zuten.

1972an lehen ministro kargua eskuratu zuen; kargu horretan iraun zuen garaian joera sozialistako programa finkatu zuen eta Jamaika-Kuba arteko harremanak sendotzen ahalegindu zen, Estatu Batuak kontra agertu ziren arren. Manleyk egindako lanari esker, Jamaikak indarra hartu zuen bertako bauxita-meategien gaineko interesa areagotu zelako, baina ekonomia oso egoera kaskarrean zegoen eta langabezia oso handia zen, eta aurrerapen handirik lortu ez zuenez, babesa galduz joan zen. 1980ko hauteskundeetan (istilu gogorrak izan ziren hauteskunde haietan) bere kargutik kendu zuten, baina 1989an berriro iritsi zen agintera, PNP bere alderdiak gehiengoa lortu zuelarik Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Azkenik, osasun-arazoak zirela eta, 1992an bertan behera utzi behar izan zuen bere kargua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Manley Aldatu lotura Wikidatan