Edukira joan

Michel Serrault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Serrault

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel Lucien Serrault
JaiotzaBrunoy1928ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaHonfleur2007ko uztailaren 29a (79 urte)
Hobiratze lekuaCimetière Sainte-Catherine de Honfleur (en) Itzuli
Neuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaCours Simon (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0785664 Allocine: 320 Rottentomatoes: celebrity/michel_serrault Allmovie: p64572 TCM: 174380
Musicbrainz: 733d43af-9979-4fdb-94a8-eeb6371eb9d4 Discogs: 1493687 Find a Grave: 20696531 Edit the value on Wikidata

Michel Serrault (Brunoy, Essonne, Frantzia, 1928ko urtarrilaren 24a - Calvados, 2007ko uztailaren 29a) frantses antzezlea izan zen.

1954. urtean hasi zen antzezle gisa lanean, baina lehenengo lanak barrea erraz eragitea beste helbururik ez zuten filmetako paperak izan ziren.

1973. urtean, aldiz, antzerkian lortu zuen ospea, La Cage aux folles (Eroen kaiola) laneko Zaza Napoli trabestiaren paperean. Lan horren aurretik, zineman Le Viager (1972) lanean ospetsu egingo zuten paperen eredua aurkitu zuen. Urte horretan bertan, Un meurtre est un meurtre (Hilketa bat hilketa bat da) lanean, ikerketa-metodo susmagarriez baliatzen den polizia baten papera egin zuen. Hala, Serraulten karrera lan komikoen eta ezohikoen artean igaro zen. Alde batetik, aipatutako La Cage aux folles (1978-1985) eta Pierre Tcherniaren komedia satirikoak, Les Gaspards (1974), La Gueule de l'autre (1979, Bestearen aurpegia), eta, beste alde batetik, gaizkiaren hezur-mamitzea, hala nola Fantômes du chapelier (1982, Txapelgilearen mamuak), À mort l'arbitre (1984), Docteur Petiot (1990), Mortelle randonnée (1983, Bira hilkorra), On ne meurt que deux fois (1986, Bitan besterik ez da hiltzen).

Horrez gainera, Serraultek maisutasun handiz egin zituen ñabarduraz beteriko pertsonaiak, hala nola Garde à vue (1981, Adi egon) eta Nelly et monsieur Arnaud (1995) lanetako pertsonaia bakartiak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Serrault Aldatu lotura Wikidatan