Jean-Louis Trintignant
Jean-Louis Xavier Trintignant (Piolenc, Frantzia, 1930eko abenduaren 11 -) frantses antzezlea eta zinemagilea da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1956an hasi zen zineman lanean, eta arrakasta handia izan zuen berehala Roger Vadimek zuzendutako Et Dieu… créa la femme (1956) filmean Brigitte Bardotekin batera egindako antzezpenagatik. Antzerkian ere ari izan zen aldi berean; alor horretan aipagarria du 1959an Hamlet antzeztuz izan zuen arrakasta.
Frantzian eta Italian lan egin izan du gehienbat. Antiheroi oinazetuak, polizia bihozgabeak eta hiltzaile hotz eta ankerrak interpretatu izan ditu maiz.
Bi film zuzendu ditu: Une journée bien remplie (1973) eta Le maître-nageur (1979).
Beste film ezagun batzuk: Les liaisons dangereuses (1959), Austerlitz (1960), Il sorpasso (1962), Il successo (1963), Paris, brûle-t-il ? (1966), Un homme et une femme (1966), Z (1969), Ma nuit chez Maud (1969), Il conformista (1970), L´attentat (1972), La nuit de Varennes (1982), Under Fire (1983), Rendez-vous (1985), La Vallée fantôme (1987), Bunker Palace Hôtel (1989), Merci la vie (1991), Trois Couleurs : Rouge (1993), Un Héros très discret (1995), Ceux qui m'aiment prendront le train (1997), Janis et John (2002).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Louis Trintignant ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
![]() |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |