Jean Rochefort

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Rochefort
Jean Rochefort
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean Rochefort
Jaio 1930eko apirilaren 29a (85 urte)
Paris ( Frantzia)
Lan nabarmenenak Un éléphant ça trompe énormément
Le Grand Blond avec une chaussure noire
IMDB IMDBko fitxa

Jean Rochefort (Paris, Frantzia, 1930eko apirilaren 29a) frantses antzezlea da. Antzerkian, telebistan eta zineman aritua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertrand Tavernierren L´horloger de Saint-Paul (1974) filmean egin zuen antzezlanak arrakasta handia izan zuen. Gehienetan pertsonaia komikoetara egokitu izan bada ere, erraztasun handiz aldatu izan du generoz. Bi César Sari jaso ditu bere antzezlanagatik. Hiru film labur zuzendu ditu.

Hauek dira bere lan aipagarrienetako batzuk: Que la fête commence (1975), Le fantôme de la liberté (1974), Tandem (1987), Le mari de la coiffeuse (1990), Tango (1992), Prêt-à-porter (1994), Même heure, l'année prochaine (1995), Les Grands Ducs (1996), Ridicule(1996), Rembrandt (1999).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Rochefort Aldatu lotura Wikidatan