Mignon Talbot
Mignon Talbot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iowa City, 1869ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Holyoke, 1950eko uztailaren 18a (80 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea 1904) Doktoretza Ohio Estatuko Unibertsitatea 1892) Artean graduatu |
Jarduerak | |
Jarduerak | paleontologoa eta geologoa |
Enplegatzailea(k) | Mount Holyoke College |
Mignon Talbot (Iowa City, AEB, 1869ko abuztuaren 16a - 1950eko uztailaren 18a) paleontologo estatubatuarra izan zen eta ornodunak eta ornogabeak aztertzen aritu zen. 1910ean Podokesaurus holyokensis dinosauroaren aztarna fosil ezagun bakarrak aurkitu zituen, Mount Holyoke Collegetik gertu, eta haien deskribapen zientifikoa argitaratu zuen 1911n. Elkarte Paleontologikoko kide izatea lortu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mignon Talbot 1869ko abuztuaren 16an jaio zen Iowako Iowa Cityn. Ohioko Estatu Unibertsitatera joan zen, non graduaurreko titulua jaso zuen, eta Yaleko Unibertsitatean doktorego lortu zuen 1904an.[1] 1904an Geologia eta Geografia eskolak ematen hasi zen Mount Holyoke Collegen.[3] Geologia saileko buru izendatu zuten 1908an, eta Geologia eta Geografia sailetako buru 1929tik aurrera.[1]
Mount Holyoke Collegen eman zituen hogeita hamaika urteetan, ornogabeen fosilen, Triasikoaren aztarnen eta mineralen bilduma handi bat bildu zuen. Zoritxarrez, museoa 1917an erre zen eta ia espezie guztiak suntsitu ziren, Podokesaurusen eskeleto osatugabea barne.[4][5] 1935ean irakaskuntzatik erretiratu zen, baina paleontologiaren zale amorratua izaten jarraitu zuen.[1]
Ikerketak eta aurkikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talbotek Podokesaurus holyokensis dinosauroaren fosil ezagun bakarrak aurkitu zituen. Mount Holyoke Collegetik gertu aurkitu zituzten gorpuzkiak, irakasle gisa lan egiten zuen tokian, hareharrizko geruza batean, Connecticut ibaiaren ondoko bi mendien artean.[4] 1910eko abenduan Paleontologia Elkartearen bilera batean, Talbotek dinosauroa haragijaletzat jo zuen. Ikertzen jarraitzen zuen bitartean, izakia theropodo bat bezala identifikatu zuen, Richard Swan Lull Yaleko Unibertsitateko irakaslearekin batera. Friedrich von Huenek, Lullen lankideak, generoan oinarritutako familia berri batean sartu zuen Podokesaurus holyokensis.[6] Talbotek berak deskribatu zuen formalki 1911ko ekainean, eta dinosauro ez-hegazti bat izendatu zuen lehen emakumea izan zen.[7]
1950eko uztailaren 18an hil zen.[5] Ikerketa-ohar asko tresna historikotzat hartzen dira. Talbotek ornogabeen geologiari egindako ekarpenak zenbait akademikok egindako Revision of the New York Helderbergian Crinoids bilduman jaso ziren.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) Elder, Eleanor S.. (1982-11-01). «Women in Early Geology» Journal of Geological Education 30 (5): 287–293. doi: . ISSN 0022-1368. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2020-01-23). «Mignon Talbot, cazadora de huesos» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ «Mignon Talbot» web.archive.org 2014-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ a b Changing prospects : the view from Mount Holyoke. [South Hadley, Mass.] : Mount Holyoke College Art Museum ; Ithaca, N.Y. : Cornell University Press 2002 ISBN 978-0-8014-4119-6. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ a b (Ingelesez) «The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives From Ancient Times to the Mid-20th Century - PDF Free Download» epdf.pub (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ Moody, Richard. Dinosaurs and Other Extinct Saurians: A Historical Prospective. Geological Society of London..
- ↑ (Ingelesez) Turner, Susan; Burek, Cynthia V.; Moody, Richard T. J.. (2010-01). «Forgotten women in an extinct saurian (man's) world» Geological Society, London, Special Publications 343 (1): 111–153. doi: . ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ Talbot, Mignon. (2012-05-30). Revision Of The New York Helderbergian Crinoids. ISBN 978-1-286-81617-2. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).