Miguel Ángel Félix Gallardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miguel Ángel Félix Gallardo
Bizitza
Jaiotza Culiacán Rosales1946ko urtarrilaren  8a (73 urte)
Herrialdea  Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak droga kapoa
Izengoitia(k) El Padrino eta Jefe de jefes

Miguel Ángel Félix Gallardo (Culiacán, Sinaloa, 1946ko urtarrilaren 8a) Mexikoko droga trafikatzailea da, egun espetxean dagoena. 1980ko hamarkadan Guadalajarako kartela eratu zuen eta Mexikoko droga trafiko ia guztia kontrolatzen zuen, AEBetarako pasabideak bere mendean egonda.

Gallardoren trafiko sarea babestuta zegoen Mexikoko zein AEBetako agentzietan kontaktu ugariri esker (batik bat DFSen eta CIAn). CIAren babesa zeukan Gallardok Nikaraguako Contras talde armatuari laguntza ekonomikoa zein materiala ematen ziolako. Gallardoren lotura Kolonbiako kartelekin Juan Matta-Ballesteros zen (hura ere CIAk babestua eta Contras-en babeslea). Urte haietan, Gallardok, Mattak eta Kaliko karteleko Santiago Ocampok kokaina banatzeko munduko elkarterik handiena osatu zuten, pareko lehiakiderik ez zuena.

Félix Gallardok nabarmendu gabeko bizitza eraman zuen. 1987an Guadalajarara joan zen, eta handik droga trafikoa banatu zuen eraginkorragoa izan zedin eta sarekada bakar batek sare osoa bertan behera utz ez zezan. Horretarako, herrialdeko capo nagusiak bildu zituen eta plazak edo lurraldeak banatu zituen: Tijuanako pasabidea Arellano Félix anaientzat, Ciudad Juárezkoa Carrillo Fuentes familiarentzat, Sonorako korridorea Miguel Caro Quinterorentzat, Matamoros-Tamaulipasko korridorea Juan García Ábregorentzat (Golkoko kartela) eta Pazifikoko operazioak Joaquín Guzmán Loerak eta Ismael Zambada Garcíak eginen zituzten (Sinaloako kartela). Felix Gallardok kontaktu garrantzitsuenak zituen, eta, hartara, buru nagusia izaten jarraituko zuen, baina eguneroko zertzeladak ez zituen kontrolatuko.

Hala ere, Felix Gallardo 1989ko apirilaren 8an atzeman zuten. Edonola ere, espetxetik bertatik jarraitu zuen erakundea gobernatzen, harik eta Altiplano segurtasun goreneko espetxera eraman zuten arte. Han jarraitzen du gaur egun.


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.