Miguel Olaortua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miguel Olaortua
apezpiku katoliko

2011ko apirilaren 16a -
apezpiku tituludun


Elizbarrutia: Abbir Maius Itzuli
Bizitza
Jaiotza Bilbo1962ko azaroaren 22a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Iquitos2019ko azaroaren 1a (56 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena agustindarrak

Miguel Olaortua Laspra (Bilbo, 1962ko azaroaren 22a - Iquitos, 2019ko azaroaren 1a) bizkaitar apaiz agustindarra izan zen. 1987an ordenatua, 2011n Benedikto XVI.ak Abir Maiusko apezpiku izendatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Olaortua Laspra Bilbon jaio zen, 1962ko azaroaren 22an. 1982an, urriaren 2an, San Agustinen ordenean sartu eta 1987ko urriaren 4an Bilboko Santiago katedralean apaiz ordenatu zuten. Ondoren, Filosofia eta Teologia ikasten hasi zen Valladolideko Aita Agustindarren Seminario Nagusian eta baita Deustuko Unibertsitatean ere; gero, Italiara joan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Erromako Pontifizia Salesiana Unibertsitatean. Unibertsitateko ikasketak amaituta Bilboko elizbarrutian hasi zen apez. Zaragozako Arkidiozesiko Santa Rita Parrokiako parrokia-bikarioa ere izan zen. Eta San Agustin Ikastetxeko koordinatzaile eta zuzendari, agustindarren priore eta agustindarren probintziako kontseilari Zaragozan. 2011ko otsailaren 2an, Benedikto XVI.ak Iquitoseko Bikariato Apostolikoko bikario apostoliko izendatu zuen. Urte bereko apirilaren 16an Aitasantuak apezpiku izendatu zuen. Amazonaseko San Joseko Bikariato Apostolikoko administratzaile ere izan zen 2011 eta 2014 artean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.