Mikel Pagadizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Pagadi» orritik birbideratua)
Mikel Pagadizabal
Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa1974ko abuztuaren 27a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, komediantea, gidoilaria eta telebista aurkezlea
IMDB: nm3394506 Edit the value on Wikidata

Mikel Pagadizabal Amiano (Villabona, Gipuzkoa, 1974ko abuztuaren 27a) euskal aktorea eta umorista da. ETB1eko Wazemank saioan hasi zuen bere tekebistako ibilbidea. Berak dioenez, Anjel Alkainek salbatu egin zuen aktore modura kontratatu zuenean.

Wazemanken arrakastaren ondoren, lan-talde berdinarekin saio gehiagotan aritu zen: Noaoa!, Finlandia, Brinkola, Wazemank 2.0 eta Wazemank 3.0.

2010etik 2013ra Euskadi Irratian aritu zen umorezko saio batean Jon Iraolarekin, Anjel Alkainekin eta Ilaski Serranorekin batera.

Irratian amaitu eta Airean saioan aritu zen denboraldi batez kolaborzataile modura, Jaime Otamendirekin batera.

Hala ere, Wazemanken ondorengo bere bigarren arrakasta Herri txiki, infernu handi izan da. Bertan aurkezle lanetan ikusi genuen lehenengoz Zuhaitz Gurrutxagarekin batera. Saio honekin gainera, Gabon Gaueko gala (Euskal Kantuen Gaua) eta Urte Zahar Gaueko kanpaikadak aurkeztu ditu.

2019an Autentikoak saioa ere aurkeztu zuen Fermin Etxegoienekin batera. Hala ere, programak ez zuen arrakastarik izan eta 6 atal bakarrik egin zituzten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lana Katea Postua
2005-2007 Wazemank ETB 1 Aktorea
2007-2008 Noaoa! ETB 1 Aktorea
2009 Brinkola ETB 1 Aktorea
2009 Wazemank 2.0 ETB 1 Aktorea
2010 Wazemank 3.0 ETB 1 Aktorea
2011-2012 Finlandia ETB 1 Aktorea
2010-2013 Oilategia Euskadi Irratia Aktorea
2013-2014 Airean ETB 1 Kolaboratzailea
2015- gaur egun Herri txiki, infernu handi ETB 1 Aurkezlea
2015-2018 Herri txiki kantari ETB 1 Aurkezlea
2016-2020 Urte amaierako kanpaikadak ETB 1 / ETB 2 Aurkezlea
2017-2018 Herri city ETB 1 Aurkezlea
2019 Autentikoak ETB 1 Aurkezlea
2021 Herri Txiki Zirku Handi ETB 1 Aurkezlea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]