Mikoian-Gurevitx MiG-23
Itxura
| Mikoian-Gurevitx MiG-23 | |
|---|---|
| Mota | land-based fighter monoplane (en) |
| Jatorrizko herrialdea | |
| Zerbitzua | |
| Erabiltzailea | Angola Aireko Indar Sobietarrak Russian Air Force (en) Afganistan Afganistango Aire Armada National Air Force of Angola (en) |
| Produkzioa | |
| Fabrikatzailea | Mikoian |
| Kopurua | 5.047 |
| Zehaztasunak | |
| Luzera | 16,7 m |
| Altuera | 4,82 m |
| Hego-zabalera | 13,97 m |
Mikoian-Gurevitx MiG-23 (errusieraz: Микоян и Гуревич МиГ-23;: NATOren kodez: Flogger) Sobietar Batasuneko eguraldi osorako ehiza-hegazkina da. Mikoian-Gurevitx hegazkinlaritza konpainiak ekoiztu zuen. Hirugarren belaunaldikoa dela uste da, garai bereko antzeko ehiza sobietarrekin batera, hala nola MiG-25 "Foxbat". Look-down/shoot-down radarra eta ikusmenetik haragoko ahalmen operatiboa zuten misilak, BVR izenez ezagutzen direnak, zituen lehen sobietar eraso-hegazkina izan zen.
Bere ekoizpena 1967an hasi zen prototipoekin, 1970ean maila operatibora iritsi arte. 5.000 aparatutik gora egin zituzten. 1994an, Errusian zerbitzutik kendu zuten, baina 2015ean, MiG-23ak esportatua izan zen herrialde batzuetan zerbitzu mugatuan jarraitzen zuen.