Mil Mi-8

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mil Mi-8
MotaMi-8/17 (en) Itzuli eta helikoptero
Zerbitzua
Hasiera1965
ErabiltzaileaArmenia
Azerbaijan
Bangladesh
Bielorrusia
Bhutan
Bosnia-Herzegovina
Afganistan
Albanian Air Force (en) Itzuli
Kongoko Errepublika
Russian Aerospace Forces (en) Itzuli
Border Service of the Federal Security Service of the Russian Federation (en) Itzuli
Afganistango Indar Armatuak
Produkzioa
DiseinatzaileaMikhail Mil (en) Itzuli
FabrikatzaileaMil Moscow Helicopter Plant (en) Itzuli
Kazan Helicopters (en) Itzuli
Ulan-Ude Aviation Plant (en) Itzuli
Kopurua12.000
Zehaztasunak
Luzera18,17 m
Altuera5,65 m
Armamentua3M11 Falanga (en) Itzuli
S-5 (en) Itzuli
PropultsatzaileaKlimov TV2-117 (en) Itzuli

Mil Mi-8 (errusieraz: Ми-8; NATOren izendapena: Hip[1]) Moskuko Mil Helikoptero Fabrikak 1960ko hamarkadaren hasieratik sortutako tamaina erdi-handiko garraio helikopteroa da, helikoptero armatu baten zereginak egiteko ahalmen mugatua duena. Lehen prototipoa, W-8, AI-24W motor bakarrekoa, 1961eko uztailaren 9an egin zuen lehen hegaldia. Bigarren prototipo batek, AI-24W bi motorrekin, 1962ko irailaren 17an egin zuen lehen hegaldia. Aldaketa txiki batzuen ondoren, 1967an Sobietar Aireko Armadaren inbentarioan sartu zuten, Mi-8 bezala.

Mi-8a munduan gehien ekoizten den helikopteroa da,[2] eta 50 herrialde baino gehiagok erabiltzen dute, besteak beste, Indiak, Txinak eta Iranek. 2018an oraindik produkzioan jarraitzen zuen.

Aldaera ugari ditu, eta horien artean aipatzekoa da Mi-8T, 24 soldadu garraiatzeko gai dena, aldi berean suziriekin eta tankeen aurkako misil gidatuekin armaturik doana. Mi-17 esportazio-bertsioa, 20 herrialde inguruk erabiltzen dutena, Errusian zerbitzuan dagoen Mi-8M seriearen baliokidea da. Mi-14 itsas helikopteroa eta Mi-24 eraso-helikopteroa Mi-8tik ere datozte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.